Euskalgrek

Hitzekin eta hizkuntzekin jolastea gustoko dut oso eta (inondik inora hizkuntza klasikoetan eta hizkuntzalaritzan aditua izan gabe) euskal-grek izeneko atal hau bitxikeria bilduma izango da. Greko klasikoak gure hizkuntzari, euskarari, lagatako ondarea sekulakoa da. Gure ohiko hizketaldietan erabiltzen ditugun hainbat eta hainbat hitzek, aurrizkik, atzizkik, greko klasikoan dute jatorria. Bitxia dena zera da: greko modernoak... Continue Reading →

Featured post

Adi elefanteari

(Landeia aldizkarian argitaratua) Elefantea gelan dago, baina inork ez du gai hori jorratu nahi. Ezkerra eta Europa. Europa eta Ezkerra. Nola jokatu behar du ezker politikoak Europar Batasunean? Betiereko itzulera duen eztabaida. Europa eta ezkerra. Ezkerra eta Europa. Betiereko itzulera, etenik gabe errepikatzen zaigun auzia dugu. Next Generation funtsak dira oraingo honetan bidegurutzera ekarri gaituztenak.... Continue Reading →

Zoriontsu izateko, sindikalizatu!

(Landeia 240 alean argitaratuta.) Badakizue sindikalismoa bizi ongizatearekin eta zoriontasunarekin lotuta dagoela? Gu konbentzituta gaude horretaz. Epaitegietan irabazitako sententzia batek, lan-osasunean hobekuntza galantak izatea ekar dezake (Donostiako metroa). Negoziaketa irmo edota greba baten ondorioz lortutako hitzarmen duin batek, langile-klasearen lan eta bizi baldintzak hobetzen dituzte (Irurtzungo Puertas Dile). Bai eta frontoian baldintza hobeagotan jokatzeko ere! Gainera,... Continue Reading →

Hariz jositako grebak

Hurrengo asteetarako greba-agenda indartsu dator, asko eta asko baitira hurrengo asteetan greba egitera deituta dauden sektoreak: Osakidetzako langileak, Gipuzkoako eraikin eta lokalen garbiketako langileak, Haurreskoletakoak, eskoletako jantoki eta garraioetako langileak eta nola ez, zaintza sektoreko greba urtarrilaren 26an. Gatazka hauen atzean dauden aldarrikapenak, elkarrekin estu erlazionatuta daude. Eta anitzak dira grebok elkarren artean josten dituzten... Continue Reading →

Autoritarismoari mozorroak eranzten

Gai Monografikoak 56 hitzaurrea, Manu Robles Arangiz fundazioa Bilduma honen lehen atalek helburu horri heldu diote: faxismoaren soslaiak irudikatu nahi izan ditugu eta XXI mende honetan zein gorputz eta itxura hartzen duten perfilatzeko. Eginkizun honek derrigortu gaitu demokraziaren mozorroa jantzita duten hainbat indar politiko larrugorritu eta agerian uztera. Izan ere, mundu zabalean ditugun muturreko autoritarismo... Continue Reading →

Kantatzen duen herria

Artikulu hau Argian astekarian argitaratua izan da. Polaroid kamera batekin hiru klik, hiru egia eta hiru errealitate. Bat: Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren jasotzaileen %20 langile pobreak dira eta soldata hutsalen osagarri gisa jasotzen dute laguntza. Bi: onuradunen laurdenak pentsio miserableak osatzeko jasotzen dute. Hiru: jasotzaile guztien %45 emakumeak dira. Kamerak hartutako istant hauek oso errotuta dagoen... Continue Reading →

Euskal Kellyak

Artikulu hau Argian astekarian argitaratua izan da. MTV music week-eko asteburuan abiatu dute protestaldia eta greba mugagabean daude Bilboko NH eta Barcelo Nervion Hoteletako garbitasun zerbitzuetako langileak. Musika sarien asteburuan Barceló Nervión hotelean gaueko prezioa 375 eurora igo den bitartean garbitzaileek gelako 2,5 kobratzen jarraitzen dute. Luxuaren atzean ezkutatzen den miseria honek sistemaren kontraesanak diruditen... Continue Reading →

Efemerideak eta efimeroa: sikeran, egun batez

Halako egunez.... gaurko egunez, duela hainbat urte gertatutakoak, egunera ekartzen dizkigute efemerideek. Nabarmena denez, efimero hitzarekin estu lotuta dago. Efimeroa, pasakorra da, ez du irauten. Iragankorra da eta iraungi egiten da. Bere sustrai grekoek, “eguna”rekin lotzen digute. Ἐφήμερα. Egunaren gainean dagoena, egun bat irauten duena. (epi "gainean, eta ἡμέρα – eguna). Egunkaria izendatzeko erabiltzen dute... Continue Reading →

Doughnutaren Ekonomia

Artikulu hau Argian astekarian argitaratua izan da. Doughnut esanda, Simpson zaleek Homer edo Wiggum polizia ikusiko dituzte erroskillak irensten. Telesail eta film estatubatuarretan oso errepikakorra da donutsa, alferkeria eta sabel borobilduaren irudia. Kate Raworth ekonomialariak irudi honekin apurtu du ustekabean. Berariaz, ekonomia neoliberalaren irudi klasikoa irauli du: etengabeko BPG (Barne Produktu Gordina) hazkundea irudikatzen duen... Continue Reading →

Itaka

Artikulu hau Argian astekarian argitaratua izan da. Itakan antzeztu du uda honetan Tsiprasek finantza erreskatearen amaiera. Abuztuaren 21ean emandako liturgia hartan solemnitate handiz mintzatu zen Odisea modernoaren bukaeraz. Greziako kontinentearen mendebaldeko kostaldean dago Itaka, itsaso jonikoan. Handik mendebaldera, mila kilometro baino gehiagora, Kastellorizo irla kokatzen da Anatolia penintsularen azpian. Txipre eta Turkiatik hurbilago  egon arren,... Continue Reading →

Blog at WordPress.com.

Up ↑