Lana

(UK aldizkarian argitaratua)

Gure gurasoen belaunaldiari begiratzen badiogu, harrituko gaitu lanarekin izan duten edo daukaten lotura mailak: pertsona eta bere lanbidearen arteko identifikazioa ia erabatekoa izan dela esan genezake, kasik identitatea definitzeraino.

Lanak, lanbideak, pertsona baten identitatea zehazterakoan zuen gaitasuna erabat ahuldu da. Gaur egun, ez dugu betirako iraungo digun eta gure nortasuna definituko duen lanpostu bat espero. Ezegonkortasunak kezkatzen gaitu, baina predeterminazioak ito. Ezin dugu hain errez gure identitatea lanbide bakarrean definitu, askotan, lan ezberdinak “dastatuz” mugitzen baikara. Eta hala ere %100ean murgiltzea exijitzen digute: edozertarako prest egon behar dugu, beti apustu egiteko prest.

Bi ezagunek topo egiten dutenean, elkarri ohiko galderak jaurtitzen dizkiete. Zelan zaude?

Aspaldiko! Galdera batzuei erantzutea ez da hain erreza izaten. Orduan, zu zer zara? Galdetzen digutenean…zer erantzun?…Ba…ni ez naiz…..nabil.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: