Taxiak

UK aldizkarian argitaratua 2005eko azaroan.

Komunikazioaren garaian bizi omen gara. Askotan baina, komunikabideek saturatu eta inkomunikatu egiten gaituzte. Kalean goazela, batekin eta bestearekin gurutzatzen gara. Metroan, autobusean, jendez ingurutatuta goaz. KOSTAta, baina ohitu egin gara jendea eskuko telefonotik hitzegiten ikustera. Hasieran, gutxi batzuk ziren leku publikoetan eskukoa zerabiltenak eta telefono batek jotzerakoan harrituta begiratzen genion elkarri. (dei oso garrantzitsuak behar zuten izan).

Teknologiak aurrera doaz, eta geroz eta gehiago dira orain, belarrietan aurikulareak jarri eta bakarrizketan baleude bezala, hizketan hasten direnak. Lehendabizikoz metroan gertatu zitzaidan. Aurrean nuen gizona berbaz ari ziren, ozen, begirada galduta. Eskuak ere mugitu egiten zituen hizketaldiarekin batera. Zorotzat eman nuen, telefonoz ari zela konturatu nintzen arte. Ez nizkion eta aurikulareak ikusi. Laster taxiek bezala ibili beharko dugu. Argi berdea piztuta eramango dugu, “libre” gaudenean. Aldiz, okupatuta bagaude, argi gorria piztuko zaigu. Telefonoz urrunekoekin “komunikatzen” ari garenean, kuriosoki ingurukoekin “inkomunikatu” egiten gara, isolatu. Eta horretxetarako argi gorriak, sustorik ez hartzeko. Kalean norbaitekin gurutzatzen garenean aurrean duguna dagoen edo ez dagoen jakiteko moduan egongo gara. Gehiegizko komunikazioak, inkomunikatu egiten gaitu, komunikazioa UKatu. UK aldizkariak 10 urte bete dituen honetan, zutabe honetatik komunikatzeko prest… eta argi berdez.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: