(UK aldizkarian argitaratua)
Bada bikote molde berri bat. Bankuetan jarrita edo eskutik helduta ikusten ditugu egunero. Konbinazio ezberdinak posible dira, baina eredua errepikatu egiten da: laurogei bat urteko gizona eta berroei urteko emakume kolonbiarra. Sinbiosia osatzen dute, batak bestearen beharra dauka bizirauteko
Azken hamarkadetan, migrazio eredu berria garatzen ari da gure gizartean, eta horretan, protagonista bilakatu dira Hego Ameriketatik datozen emakumeak.Gurea bezalako herrialde “garatuetan”, emakumearen parte hartzea lan merkatuan izugarri hazi da. Horren eraginez zenbait “hutsune” geratu dira agerian, familia eta etxeetako funtzionamenduan. Etxeko garbiketa lanez gain, badira beste ardura batzuk ere, ume eta pertsona nagusien zaintzarekin lotutakoak. Arreta eta dedikazio handia eskatzen dute, eta askotan, etxetik kanpo lan egitearekin bateraezinak dira.
Beraz, nola egin? Politika eta zerbitzu publiko egokien ezean, ez da erreza. Hutsune hauek betetzea da sarritan, etorkin askoren ia aukera bakarra bizitza berri bati ekiteko. Fenomeno sozial hau aztertzen duen literatura zabala da, servants of globalisation izena ere eman zaie, globalizazioaren esklabak. Gizarte “garatuen” beharrek eta etorkinen jatorriko herrialdeenek bat egiten dute horrela. Eskaria eta eskaintzaren legea. Berriro ere…sinbiosia.
Utzi erantzun bat