Irlak

(UK aldizkarian argitaratua, 2009)

UK-tik UKra, United Kingdom-etik, Uribe kostara. Irla batetik idazten dut beraz. Pentsa genezake irla bat zer den definitzea erreza dela. Stop! Australia, adibidez, zenbait sailkapenetan irletatik kanpo geratzen da. Beste batzuk aldiz, kontinenteak ere irla kontsideratzen dituzte. Joan den astean, 5 urteko neska bat ezagutu nuen, hemen, Newcastle-en. Bere altxorretako bat erakutsi zidan: kartoiz egindako irlatxo bat, mendi, kobazulo eta erreka batekin. Pertsona bakarra kabitzen da bere irlan, zutik, noski. Etzateko lekurik ere ez dauka. Berarentzako leku magikoa, uau! Itsasoz inguratuta! Oso argi du bere buruan irla bat zer den eta ez luke inola ere Australia irlen zerrendan sartuko. Izan ere, serio-serio esan zidan: Ni ez naiz sekula irla batean egon! Baina,

ez al du inoiz telebistan eguraldiaren mapa ikusi? Irla handi bat ageri da, Britainia Handia, eta mendebaldean, irla txikiago bat. Irla txiki horren zati bat txiki bat ikusten da koloreztatuta: Ipar Irlanda. Irla eta erdi, konposizio zinez artifiziala. Mapak ez dira mutuak eta eguraldiarena, ez da tresna makala. Eta tresna den heinean, eskuan duenak errez alda dezake…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: