Gripea

(UK aldizkarian argitaratua, 2009)

Izenburu honek salatu egiten nau: dagoeneko berandu da gripeaz hitz egiteko! Zenbait astez gripearen kontu honekin bonbardatu gaituzte, baina aste gutxitan ahaztu egin behar dugula ematen du. Hori bai, itzelezko izua sartu diguten ostean. Ez dakigu arriskua erreala ala mediatikoa izan den, baina gobernu eta erakunde ezberdinek neurri jakinak hartu dituzte.

Irakurri al duzue Jose Saramagoren Ensaio sobre a cegueira? Eleberri honetan, era misteriotsu batean, itsutasuna hedatzen hasten da. Izurrite bitxi honen aurrean babesteko, gizarteak gogor jokatzen du, gaixo daudenak gupidarik gabe isolatuz. Hartutako neurriak ez dira nahikoa, eta kaosa da nagusi herrialdean. Kaos morala. Gaur egungo gizartearen parabola paregabea da: biziraupena eta etikaren arteko mugak, elkar jo egiten dute. Egia esan, liburua gogorregia egin zitzaidan, eta amaitu baino lehen, utzi egin behar izan nuen.

Izurrite larri baten mehatxuaren aurrean, benetan, hain era basatian jokatuko ote genuke? Eta erantzuna baiezkoa zelakoan, liburua itxi egin nuen. Liburu bat ixtea erreza da, baina errealitatea hortxe dugu, gure aurrean, zabal-zabalik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: