Aireportuan

British Airways, Erresuma Batuko hegazkin konpainiarik handiena dugu, bigarrena Europan. 70eko hamarkadan sortu zen beste bi konpainiaren bategitearen ondoren. Izaera publikoa izan zuen, 1987ean pribatizatu zen arte. Hala ere, asko dira mantentzen dituen pribilegioak eta Londreseko Heathrow aireportuan jaun ta jabe izaten jarraitzen du. Aireportu honetan, milaka pantaila daude hegaldien informazioarekin. Parisera doan hegazkina irteteko, 12 minutu. Jarraian, beste datu bat: time for shopping 9 minutes, 9 minutu erosketak egiteko. Kuriosoa da, krisi garai honetan ere, mezua argia da: kontsumitu, azken minutura arte! Kuriosoago da baina, British Airways konpainiak krisiari aurre egiteko topatu duen bidea. 30.000 langileri email bitartez ez die eskatu ba, hilabete batez soldatari uko egiteko? “konpainiaren biziraupenerako”. Bankuekin gertatu dela ikusi dugu: garai oparoa denean, ez da gizartearekin banatzen, baina “larrialdietan”, gizarteak eta langileek laguntzeko prest egon behar dute. Baina lasai egon gaitezke, konpainiaren presidenteak keinu eredugarria izan du. Uztaileko soldatari uko egiteko prest agertu da, 72.700 eurotxo.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: