Artisaua

(UK aldizkarian argitaratua)

Artisaua” da Sennett soziologoaren azken liburuaren izenburua. Bertan, artisautzaren gaineko erreflexio sakona egiten du, artisautzaren erraietaraino barneratuz. Zer da artisautza? Lan bat ondo egitearen artea da, hitz gutxitan.Errepaso historiko honetan, Stradivarius biolingile famatuaren lantegiraino garamatza. Maisu honen “sekretuek” ez dute biziraun. Ikerketa asko egin diren arren, bere biolinak imita ezinak dira Trebetasunak belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira, baina bada jakinduriaren alderdi bat, agerikoa ez dena, ikusten ez dena. Era inkontzientean egiten diren keinu eta mugimenduak dira. “Jakinduria inplizitu” hau gizartean parte da, baina ezin da gizartetik banatu.Gizartearen beharra du bizirauteko. Hau da, jakinduria mota hau bereganatu ahal izateko, gizarte elkarrekintza nahitaezkoa da, aurrez-aurreko hartu-emana.Prozesu sozial bat da, komunitate kutsua daukana. Ikasketa prozesu indibIDualari erabat kontrajarria dago.

Gizarte ohiturak aldatuz doazen heinean, jakinduria kolektibo hauek erraztasun handiagoz galtzen dira.. Nork bere etxera begiratuz gero, hortxe dauzkagu aitite-amomak. Hainbat ofizio eta egitekotan maisu dira, bene-benetako artisauak Lagun batek, 85urteko gizon bati eskatu zion perretxikoak batzen erakutsi ziezaiola.“Gazte, ez al zara zu unibertsitatean ibilikoa?Han ez al dizuete halakorik erakusten?” Horrela erantzun zion inoiz eskolara joan gabeko aititeak. Erantzun inuzente, baina benetan biribila.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: