PIntxoa

Zein da Euskal Herritik kanpo euskaldunei buruz duten irudia? Ezaguna da euskaldunok daukagu jatun ospea. Nola ez! Euskal Herrian osssso ondo jaten da!

Pintxoen erritualak arrakasta berezia izaten du bisitarien artean. Tabernetako barrak pintxoz gainezka, kolore guztietakoak. Nahi beste jan ostean tabernariarekin kontuak egin (guri imitatuz, zotzak behera bota eta gero),eta hurrengora!

Euskal herritik kanpo, euskal “estiloa” saltzen duten taberna eta negozio-kateak geroz eta ugariagoak dira. Aurreko batean, Bartzelonako Bornean nengoela, kuriositatez hauetariko batera hurbildu nintzen. Pintxoz betetako barra, zein baino zein dotoreagoak. Aukeratu ezinean egon nintzen, sukaldetik tortilla plater bat atera zen arte. Tabernariak, labana hartu, eta hamasei zati egitea lortu zuen!.Nik, tamaina ikusita, pentsatu nuen, dohainik izan behar zutela. Bai zera! Bakoitzak 1,80€ balio zuen!Sustoarekin, ahoa zabaldu eta mokadu bakarrean irentsi nuen. Artean espantatuta, ondoko tabernara sartu nintzen. Begiz jo nuen Berria-ko kamiseta jantzita zeraman mutil bat, eta euskalduna ote zen galdetu nionean, hara zer erantzun zidan, serio-serio: Euskalduna ez, baina txalaparta jotzen dut. Ttakun-ttakun!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: