Apostu-etxeak

Banuen entzunda Jaurlaritzak lege berri baten bitartez gisa honetako negozioak baimenduko zituela, baina gertakari txiki batek ekarri nau honi buruz gogoeta egitera. Bilboko alde zaharrean izan zen, Aste Santuko egun santu horietako batean (santua eta pazkoa, ez dut ondo gogoratzen, baina bai kaleak hutsik zeudela eta dendak itxita). Mamu bihurtutako Bilbo horren erdian, jendez gainezka zegoen lokal batekin egin nuen topo, parez pare. Beteta zegoela esaten dudanean, jendea kabitu ezinik zegoela esan nahi dut eta ilarak kanpoan jarraitzen zuela. (Eta hara non, den denak gizonak ziren) Postura egiteko tradizioa ezaguna da gurean, eta badirudi oraindik ere errotuta dagoela. Tradizioak baina, negozio-molde berriei ireki die bidea: legearen barruan apustu-presentzialak egiteko aukera, egunean hamabi ordutik gora eta urtean 365 egunez irekita dauden apustu-etxeetan. Erraz zabaltzen da bidea, tartean negozioa baldin badago: dekretu berri bat egitea bezain erraza da. Jakin-minak internetera eraman nau, zenbaki bila. Badirudi Uribe kostan pare bat apustu-etxe dagoela (momentuz), baina asko dira honetan dabiltzan enpresak, eta horrenbeste izen eta zenbakiren artean zoratu egin naiz. Kuriosoak dira darabiltzaten izenak (Kirol-jokoa, Reta, Garaipen-Victoria…) eta sloganak: No risk, No glory. Arriskurik gabe, zorionik ez.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: