Okerrak

(UK aldizkarian argitaratua)

Ziria sartu nahi digute izkina guztietatik. Krisiaren aurkako neurriak “erremedio tekniko hutsak” direla sinestarazi nahi digute, eta gainera, erreskaterik heltzen ez zaigun bitartean erreformak begi onez hartu behar ditugula. Errezeta neoliberal hauek ez dira berriak. Ezta berria ere, erabaki hauen izaera politikoa ukatzeko enpeinua. Ziria sartu nahi digute globalizazioaren izenean, erabaki guneak gure eskuetatik at daudela esaten dutenean. Badira erabaki guneak gugandik gertu, eta hauek ere erantzule dira hein handi batean. Eta hau gutxi ez bada, krisitik atera ahal izateko gizarteko sektorerik ahulenak zigortzen eta kriminalizatzen ari dira, gaitz guztien errudunak, langabetuak, laguntza sozialak jasotzen dituztenak, erretiratuak edota etorkinak direla aditzera emanez.Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako kontseilariak ere argi utzi du, berriki, noren atzetik joango diren: laguntza sozialak jasotzen dituzten pertsonen espedienteak aztertuko dituzte, zorrotz, eta formazio edo enpleguren bati uko egiten dietenei, Dirusarrerak Bermatzeko Errenta erretiratuko zaie. Okerrak. Okerrak, akerraren adarrak bezala. Akerrak adarrak okerrak ditu, adarrak okerrak ditu akerrak…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: