Nomenklatura

Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba-Álava dira hiru lurralde historikoen izen ofizialak, joan den otsailetik. Euskarazko grafia hutsa dute lehen biek, eta bitarikoa Arabaren kasuan (badaezpadan, ez dadin inor despistatu). Bazen garaia! A Coruña, Ourense, Girona eta Lleidak 90eko hamarkadan zehar aldatu zituzten haien izen ofizialak, galiziar eta katalan formak bereganatuz, eta halaxe izan da ere, Illes Balears-en kasua. Garaipen historikoa hautxe, euskal nazionalismoaren urteetako errebindikazioa. Historikoa bai, zenbait hamarkada pasa behar izan direlako hain gurea kontsidera dezakegun eskubidea eskuratu ahal izateko. Iniziatiba honek Espainiako kongresuan aurrera egin ahal izateko jaso duen babesa, ez da debaldekoa izan. Gogora dezagun bada, 2010 urte amaieran sozialista eta jeltzaileen arteko akordio paketearen barruan sartzen dela lorpen hau. Akordio horren muinean, Espaniar Estatuko aurtengo aurrekontuen onarpena dago: krisiari aurre egiteko, %7,7ko murrizketa jasan duten aurrekontu anti-sozialak, alajaina! Trukean besteak beste, nomenklatura aldaketa hau, eta hain sonatua izan den enplegu politiken sasi-transferentzia. Biak ere aspaldi gauzatu beharreko eskubideak, eta, inolaz ere trukatuak izateak merezi ez dutenak. Eta bitartean,zenbaitzuek, garaipena saldu nahi digute. Biba!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: