Hegiak

Gure eskualdean bada ba, irakurzaleen txokoa delakoa, aldiro, guri, irakurleoi, idazleekin egoteko parada ematen diguna. Orain, Bartzelonan nagoela, hileroko zita hauetara huts egiten dut, penaz. Baina hemendik ere, inoiz izan dut aukera zenbait euskal idazlerengana hurbiltzeko, ekitaldi ezberdinetan, Unai Elorriaga eta Kirmen Uriberangana, adibidez. Aste honetan bertan, kasualitatez jakin dut, Imanol Murua kazetariak bere azken liburua aurkeztu behar zuela. Loiolako Hegiak. Hitzaldira bidean,kasualitatez, hara non, berarekin topo egin nuen, Plaça Catalunya ondoan. Zu al zara?!esan nion, eta elkarrekin egin genuen Kazetarien Eskolarako bidea. Liburua lagun batek gomendatu zidala kontatu nion, eta zelan, Bilbo-Bartzelona trenez egin nuen batean, liburuarekin hasi nintzen. Hasi eta berehala harrapatu ninduela. Loiolako prozesua izan zena, azaltzen du liburuan Otegi-Urkullu-Egiguren hirukoaren solasaldiak kateatuz. Oso lan sendoa da, ikuspegi zabala eskaintzen duena, eta norberari, erreflexio bideak irekitzen dizkiona. Kasualitatez jakin nuen hitzaldia eman behar zuela, kasualitatez topatu nuen kalean, eta kasualitatez, liburua, eszenatoki politiko berri honetan iritsi zaigu. Izenburuaren h horrek despistatu egiten gaitu, hitz joko ederra da, baina. Ia oraingoan ez garen ba “ertzean” geratzen, eta hegiak egi egiten diren.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: