Ari

(UK aldizkarian argitaratua 2011ko azaroan)

Bertsolari dokumentala daukagu ikusgai zine aretoetan. Ikusgai bai, eta ikusgarri ere bai. Bost zentzumenak erne jartzeko modukoa, metafora bisualez josia. Askotan saiatu izan naiz, euskal herrikoak ez diren lagunei bertsolaritza zer den azaltzen, eta ez da batere erraza izaten. Ulertzen dutela esaten didate, “bai, kanta inprobisatua!”, baina hortxe geratzen dira. Aurrerantzean, nire burua trantze horretan ikusten dudanean, zuzenean, dokumental hauxe ikustea gomendatuko diet. Danok daukagu zer ikasi, bertsolaritza zer den ez dakienak, eta bertsozale garenok. Nire kasuan, emakumeak mendeetan zehar bertsolaritzan eta ahozko transmisioan bete izan duen paperaz. Edota, bertsolariak bertsoa sortzeko dauzkan tekniken artean, Egañak aipatzen duen lorearena. Eta abar, eta abar. Plazan, txapelketetan, frontoietan, lagun artean, familia ospakizunetan…asko eta asko dira bertso artean bizi ditugun momentuak. Anitzak dira baita ere, bertsoen bitartez adierazi nahi diren ideia, sentimendu eta mezuak. Eta une honetan bertan, bertsotan jakingo banu, Tindoufeko kanpamentuetan bahitu duten lagunari egingo nioke bat. Bizitzen ari den egoera latz honen aurrean indarrak bidaltzeko. Bertsorik ezean, hemen zutabea. Errimarik gabe, bertsolari. Ari.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: