IPARRARI BEGIRA. 2013-02-10an Berrian argitaratua.

Lurraldetasunaren eta ekonomia eredu jasangarriagoaren defentsan urrats handiak ematen ari dira Iparraldean. Horietako bat dugu Euskal Herriko Laborantza Ganbera, Ipar Euskal Herriko nekazari eta abeltzainak batzen dituen organoa, alegia. Duela zortzi urte sortua, elikadura burujabetasunaren barnean kokatzen den herri laborantza bultzatzen du, eta egun sektore horretan diharduten laborarien herenak biltzen ditu. Laborariei bere lanetik bizitzeko aukera eman nahi zaie eta bide batez, eskualde batek elikagaien segurtasuna bermatzeko duen eskubidea indartu. Alde horretatik, sozialki, ekonomikoki eta ekologikoki baliagarritasun publikoa duen laborantzari eman nahi zaio sostengua. Pauen du egoitza Pirinio Atlantikoetako departamentuko Chambre d’Agriculture ganberak, baina Frantziako Estatuaren barruan Ipar Euskal Herriko laborantza egiturak izaera berezia duela aldarrikatuz, erakunde propioa eratzea lortu dute azkenean. Urteetako ibilbide hau ez da erraza izan, eta ofizialtasuna auzitegietan borrokatuz eskuratu dute.

laborantza-500

Urte hasiera honetan beste ekimen berritzaile bat abiatu da. Oraingoan, Euskal Moneta Elkarteak euskoa jarri du martxan Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ekonomia eredu solidarioagoa bat sustatu asmoz. Proiektu horren bitartez xede anitz jorratu nahi dituzte. Bertako ekonomia eta tokiko produktuenz kontsumoa bultzatzearekin batera, kontsumo ohiturak aldarazi nahi dira. Euskara eta ingurumenaren aldeko dinamikak pusatu. Gizarteko hainbat eta hainbat eremuren interesak bateratu nahi dituen heinean, asmo handiko proiektu biribila da.Ekonomiaren zati bat birlokalizatu gura da moneta propio honen bidez, horretarako truke, elkartasun eta solidaritate harremanak sendotuz. Dagoeneko 190 establezimendu eta 800 kidetik gora batu dira iniziatiba honetara: tartean daude Laborantza Ganbera bera eta Herrikoa arrisku-kapital elkartea ere. Finantza entitate horrek aurrezki herrikoia bideratzen du Euskal Herriko lantegi eta enpleguaren alde baliatzeko.

Ekonomiaren finantzarizazioaren garaian, gure eskuetan ditugun txanponak eta billeteak diruaren parte txiki bat baino ez dira —ekonomian, moneta eskaintzs deitzen dioguna—. Lurraldean bertan mugitzen den dirua, ekonomia errealean trukatzen den hori, finantza merkatuetan salerosten den diru kantitatearekin alderatuz ñimiñoa da. Izan ere, finantza merkatuetan horixe egiten baita: dirua salerosi. Era horretan trukerako tresna izateari uzten dio eta dirua bera bihurtzen da helburu. Gaur egun bizi garen zurrunbilo honen jatorrian krisi finantzarioa dugu. Testuinguru honetan, zalantzarik gabe, euskal monetaren ekimena balio handiko iniziatiba da. Proiektuaren balioa bultzatzen dituen baloreetan datzalako. Balioak eta iparra galdu dituen gizarte eredu honek badu nora begiratu. Iparraren bila, begira dezagun bada, Iparraldera.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: