Orakuloa-(h)ordago

Fakultateko lehen urtean ikasi genuen balantzeak egiten. Aktiboa alde batean, pasiboa bestean, ratio sorta bat kalkulatu eta enpresa jakin baten egoera ekonomiko-finantzarioaren diagnosia egiten.

Egunotan, urte zaharra agurtu eta berria abiatzearekin batera, joandako urtearen balantzeak eta datorrenaren aurrikuspenak ikus-entzun ditzakegu nonahi. Tasa batek gora egin duela, behera besteak;  hurrengo hilabeteetan langabezia zenbatean haziko den, aurrekontuak zenbat murriztuko diren…

Ekonomiaz esan ohi da,  iragana iragartzen duen zientzia dela. Krugman Nobel saridunak ere ez du asmatu bere etorkizunerako pronostikoetan. Ez da momentuz Espainian argentinar estiloko korralitorik izan, eta Grezia ez da eurogunetik atera. Zer da ba ekonomia, zientzia ala orakuloa? Pronostikoa, diagnosia, ekonomia eta orakuloa bera ere, jatorri grekoa duten hitzak dira eta  antza, heleniar lurraldean gertatzen ari direnek, gurera datorrena aurresateko arrastoa ematen digute. Nolabait esatearren orakuloa Grezian dagoela. Huraxe ei da Europako esperimentuen laborategia, Katalunia ere espainiar estatuko esperimentazio gune izaten ari den bezala, bertan aplikatu diren murrizketa multzo bortitzak behatuz gero.

oraculo

Gure lehendakari berriak ere bota du bere aurreikuspena: gogorrak eta zailak izango dira datozen bi urteak. Harritu egiten nau iragarpen horren zehaztasun-zehaztugabeak. Ba omen dakigu urte bi izango direla, beirazko bola batek emango ote zion informazio dohi hori. Baina zehaztu ez zaiguna, zera da: zailtasunak nondik etorriko diren eta zein eratako murrizketetan oinarrituta.

Ekonomia -eta politka ekonomikoa- ideologiatik banaezina den zientzia da. Krisia abiatu zenetik ekonomia gizartera hedatu dela esan izan da. Hainbeste irakurri dugu komunikabideetan arrisku prima, defizita eta zorraz, non denok “aditu” bilakatu garen. Baina lau haizetara irakasten ari zaizkigun ekonomia hau, oso abizen ezaguna duen ekonomia korrontea da. Ekonomia neoliberala; liberaletan liberalena bai, baina horren berria ere ez dena.

Guzti honetan zerbait ikasi badugu, erreforma ekonomiko neoliberalei tentuz begiratzen izan da. Neurri horiexen sendabide-gaitasun miraritsuak auguratzen dituztenei planto egiten. Ez dugu une batean ere sinistu lan erreformari esker enplegu gehiago sortuko zenik. Kaleratzeak areagotuko zirela iragarri zutenei sinetsi genien. Ez dugu uste ospitaleak pribatizatzea sozialki eta ekonomikoki eraginkorragoa denik. Eta ez gaude ados, krisia gizarteko talde ahulenei ordainarazten tematu diren horiekin.

Pronostikoa: datorren urtea ere mugitua izango da. Esparru ekonomiko eta politikoan etorriko diren erreforma berriei gizarte mugimenduekin erantzutea, besterik ez dago eta. Hordago!gaztelaniaz ordago, euskaratik, or dago, ahí está-. 

2012ko Urtarrilak 6an Berrian argitaratua

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: