Helikopteroa

(UK aldizkarian argitaratua)

Zirkua dela pentsa genezake, edota umore-saio bateko esketxa. Baina errealitate gordina da, probokazio latza. Azken urteotan bizitzen ari garen krisi sakonak geroz eta gogorrago astintzen gaitu. Gai honetaz beste zutaberen batean aritu naiz, eta ez naiz ba berriro endredatuko krisiarekin eta politikoak hartzen ari diren neurriekin. Gaur egungo belaunaldi gazteak antolatzeko gaitasunik ez dugula entzun izan dugu behin eta berriro. Injustizia sozialen aurrean erreakzionatzen ez dakigula. Baina azken hilabeteotan gauza bat argi geratu baldin bada, horixe da: mugitzeko gai bagarela. Arreta gazteongan jarri bada ere, ez dira izan bakarrik gazteak kaleetara irten direnak. Mobilizazio mota anitzak egon dira, eta egongo dira hurrengo hilabeteotan ere. Gizartea lo zegoela uste zutenentzat, hara hor ustekabea, inoiz baino esnatuago gaude eta! Baina antza, ezertaz enteratzen ez direnak, berriro ere politikoak dira. Entzungor, beste esfera batean baleude bezala jokatzen dute. Kalean entzuten denari kasu zipitzik egin gabe, demokraziaren izenean, haien lana egiten dute, “aukeratuak izan direlako”. Murrizketak eta murrizketak, bata bestearen atzetik, proposatu, bozkatu eta onartu. Sorginak bezala, herriaren ahotsaren gainetik, eta hodei guztien azpitik*. Ala gainetik? Argi gera dakigun, holaxe erakutsi digute, duela hilabete eskas 24 diputatu helikopteroz heldu zirenean parlamentura. Baina zein adarjotze klase da hau?

* Sorginen esaldi ezaguna erabili dut, politikoen maltzurtasuna erakusteko, baina jakinik, gure tradizioan sorginak pertsona estimatuak direla.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: