Zipreren subiranotasuna jokoan. Troika vs. Errusia. Arima saltzeko, zi-prest?

Akordio gabe amaitu da gaur Moskun Zipre eta eta Errusiako Finantza ministroen arteko bilera. Errusiak, 2500 milioi euroko mailegua eman zion Ziprei 2011n, eta momentuz behintzat, ez dute lortu maileguaren baldintzak berrikusi eta luzatzea.Bitartean, Troikaren proposamena atzera botata, plan alternatibo baten bila, batzorde bat sortu da Zipren.

Zenbait apunte eta gogoeta:

•Troikak 10.000 milioi euroko erreskatea eskaini du, Ziprek bere aldetik 5800 milioi jartzeko baldintzapean.  Irlako ekonomia txikia da,eta  sarrera fiskalen edota ongizate estatuaren murrizketen aldetik duen margina estua izanik, bankuetan dauden gordailuen gainean  zerga ezartzea izan da Bruselak topatu duen irtenbidea.

Espainiar Estatuan gastu militarra 18.000 eurokoa den bitartean, 10.000 milio euro  Zipreko BPGren erdira iristen dira

•Aurrezkien konfiskazio honek, konfiantza falta hedatu eta  banku-izua piztu dezaken, Zipren eta Europako gainontzeko beste herrialdeetan. Baina “badaude dagoeneko, europar aurreztaileei haien gordailuak leku seguruetara eramateko gomendatzen duten web orri espezializatuak” (Juan Torres). Alemania, Holanda, Finladia eta Luxenburgoko bankuen, haien poltsikoak ondo beteko dituzte.

•Eurogunean sartu aurretik (2007), interes tipo erreal baxuak eta zerga sistema “erakargarria” zituen Ziprek. Atzerriko kapital handiak erakarri ditu horrek. Estimazioa: gordailuen %30-40ak Errusiako oligarkian, Erresuman Batuan edota Grezian izan dezakete jatorria. Atzerriko kapitalen presioa izan al da Troikaren proposamena geldiarazi duena? Zein neurritan babestu nahi izan dira herritarrak?

•Parlamentuko presidente den Yannakis Omirúk, “jabego pribatuaren aurkako lapurretaz” hitzen egin du, eta horrekin, Bruselak eta EBko kideek, irlaren subiranotasuna mugatu nahi dutela adierazi du. “Subiranotasun mugatua duen herrialdea, estatu neo-kolonialista”.

• Zein da guzti honetan Errusiak jokatzen duen eta jokatu behar duen papera? Troikari ezezkoa eman, eta irlaren subiranotasuna partziaki bada ere, Errusiaren esku uztea arriskutsua izan daiteke. Alberto Monterok (Fundación Centro de Estudios Políticos y Sociales) proposatzen duen irtenbidea, deabruari arima saltzearen parekoa izan liteke: bere ustetan, alternatiba bideragarri bakarra, Errusiarekin gas eta kapital elkartruke bat adostea litzakete. Zipreko gas erreserben kontrola Gazpromi ematearen truke, mailegu abantailak eskuratzea, alegia.

Zipreren subiranotasuna jokoan da: ikusi beharko da, Troikaren papera eta Errusiarena zertan geratzen diren. 

Zenbait artikulu sarean:

•Paul Krugman http://www.huffingtonpost.com/2013/03/17/paul-krugman-cyprus-bailout_n_2896945.html

•Juan Torres http://blogs.publico.es/juantorres/2013/03/18/que-pasa-en-chipre-y-por-que/

•Gara-n: http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130320/393645/es/El-Parlamento-Chipre-rechaza-rescate-propuesto-Bruselas

•Arcadi Oliveres-i elkarrizketa: http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130320/393646/es/Lo-Chipre-tiene-una-definicion-que-es-robo-mano-armada/

5 thoughts on “Zipreren subiranotasuna jokoan. Troika vs. Errusia. Arima saltzeko, zi-prest?

Add yours

      1. Noski baietz my friend! Niretzta oso zaila da ulertzea, benetan, eskema mental minimo bat behar dalako informazioa prozesatzeko, ta nik (ondino) ez daukat. “Ondino” dinot, ni ere ez naizelako, ni banabilelako 😉 Bsrkd maja! Ta jarraizan publikatzen!

      2. ulertu ulertu….niretzat ere, ulertezina da guzti hau…
        beste logika batekin -dira, ez- dabiltza…

      3. Jajajaja, bai bai, badagoz badirenak, ibili barik badirenak: Errubera laukidun gurpildun-aulkietan ibiltzeko “plan estategikoa” balute legez. Irakurri nebazan Huffington Post eta Garako artikuluak be ta NPRko notizietan beti adi, ta bueno… pixkat harrapatzen dot, arazo nagusia…. baina benetan, Krugmaneko dinoena aurreikusteko ez da Nobel Sariduna izan behar… Euroguneko ekonomilariak zer dabiz ba, tontoak direla ezin esan, baina ze ostia dabilz?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: