EPE LUZERA … DENAK HILDA (Berrian argitaratua, 2013-04-21)

thatcher

sampedro

Hilabete honetan bertan azken mendeko bi ikono joan zaizkigu. Thatcher anderea, Burdinazko Dama, eta Jose Luis Sampedro idazle, ekonomialari eta humanista ospetsua. Korronte neoliberalaren pertsonifikazioa bata, ekonomia estrukturalistaren ikurra bestea. Zalantzarik gabe, zientzia ekonomikoen esparruan pareko gutxi duten figura bi.

Egun ezagutzen dugun diziplinen arteko bereizketa, aski berria da. Izan ere, 1850 urtea baino lehen, ez ziren existitzen ekonomia, zientzia politikoak edota soziologia bezalako diziplinak,  gaur ezagutzen ditugun itxuran. 1850-1914 bitartean finkatutako sailkapena estu lotuta dago XIX. mende bukaeran unibertsitateek izan zuten garapenarekin eta baita trebetasun espezifikoak eskatzen zituzten lanpostu publikoen eskari hazkorrarekin ere. Egungo ekonomia modernoak, ekonomia politiko klasikoan du jatorria, eta eredu kapitalistan aberastasunaren banaketa eta hazkundearen dinamikak aztertzen zentratu zen. 1870 urtetik aurrera, ekonomia politikoa “ekonomia hutsean” bilakatu eta berehala ezarri zituen beste gizarte zientziekiko mugak.

Zientzia ekonomikoa hemeretzi adarretan sailkatzen du Journal of Economic Literature aldizkari amerikarrak. Ogasun publikoa, Osasunaren Ekonomia, Lan Ekonomia, Hirietako ekonomia eta abar luze bat. Era berean, korronte ugari biltzen ditu ekonomiak bere baitan; Klasikoa, merkantilista, marxista, neoklasikoa edota keynesiarraz gain, alternatiboagoak direnen artean, ekonomia feminista, ekologista edota estrukturalista izango genituzke.

Azken hamarkadetan baina, aniztasun honen baitan, adar eta korronte konbinazio bakarra izan da jaun eta jabe egin dena: Finantza Ekonomia eta Neoliberalismoak osatutako bikotea, hain zuzen ere. Mainstream economics, jarrera bakartia eta menperatzailea garatu duen joera nagusia.

Batetik, gainontzeko gizarte zientzietatik erabat aldenduta eta inguru errealetik isolatuta, garrantzizko arazo ekonomikoetan arreta jartzeko gaitasuna eta interesa galdu ditu. Bakartia. Aitzitik, komunikabideetara, esparru politikora eta nazioarteko erakundeetara begiratu baino ez dago, bere eragina gizarteko esparru askotan gailendu dela egiaztatzeko. Pentsamolde liberalaren garaipenak, ekonomiaren baitako beste ikuspegi batzuen baztertzea ekarri du, korronte heterodoxoak erakunde, fakultate eta aldizkari akademiko nagusietatik kanpo utziz. Menperatzailea.

Fakultatean, karrera urteetan, pentsamolde neoklasiko eta neoliberaletan oinarritutako eredu makroekonomikoak irakatsi zizkiguten, baita Milton Friedmanen aldarri eta garaipen nagusiak ere. Ikuspegi kritikoago batetik, Mundu Ekonomia eskoletan, 80ko hamarkadetan Hego Ameriketan politika neoliberalek eragindako hondamenaz hitz egiten genuen. Munduko Bankuaren eta Nazioarteko Moneta Funtsaren errezeta eta doikuntza politikez. Era batean ikasi genuen lezioa batzuek.  Gaur egungo klase politikoak, ondotxo barneratu du ikasbidea nonbait, baina beren intereserako erabiltzeko.

Sampedrori buruz gutxitxo ikasi genuen lizentziaturan, baina masterreko eskoletan, estrukturalismoa eta Prebischen Menpekotasunaren Teoriari buruz luze jardun genuen. Unibertsitatetik kanpo ere, ekonomiaz ikasteko aukera badago eta agian, neoliberalismoaz eta zehazki thatcherismoaz era didaktikoenean blaitzeko bide bat Ken Loachen film sozialak ikustea izan daiteke.

Keynesen esaldi ospetsu batek, epe luzean denok hilda egongo garela esaten du. Thatcher eta Sampedroren ondareak, epe luzean ere iraungo du. Lehenengoa, iraganeko akatsak ez errepikatzeko aprobetxa daiteke. Bigarrena berriz, azken urteotan errespetua galdu duen zientzia bati, dagokion izpiritu gizatiarra, kritikoa eta eraldatzailea itzultzeko.

2 thoughts on “EPE LUZERA … DENAK HILDA (Berrian argitaratua, 2013-04-21)

Add yours

  1. Aupa maja!! Oso hondo bere articuloa!! oso dinamika Sampedroren economiko modela bania igual…sin mas…Gure klase politikoa marxista eta sosialista da. Oso interesarako da zure lanea. Ondo ibili.

    1. ευχαριστώ πολύ, ιοαννιδισ. σου αρέσει; Μιλασ βασκικα πολλυ ωραια…ξέρεις πολλα για για οικονομία!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: