Zerga-matraka (Berrian argitaratua, 2013ko urriaren 20ean).

 

Hamarkadaz hamarkada aplikatu diren neoliberalismo errezetek, desberdintasun sozialen areagotzea ekarri digute beste kalte askoren artean. Munduko herrialde guztietan, errenta osoen gainean lan errentei dagokien portzentajeak behera egin du nabarmen, kapital-errenten mesederako. 70. hamarkadan jo zuen gorena errenta osoen gainean lan errenten parte-hartzeak mendebaldeko ekonomietan; EEBBtan, Europako Batasunean, Alemanian, Frantzian eta Espainian, BPGaren %70 balioak gaindituz. Ostera, 2012ko datuen arabera, %63,6ra jaitsia zen EEBBtan, % 66,5era EBan, eta % 58,4 Espainiar Estatutan. Desjabetzaren bidezko metaketa esaten dio honi, David Harveyk. Accumulation by dispossession.

Desberdintasun sozialak murrizteaz ari garenean, akaso, gizarte gastua datorkigu burura lehendabizi. Baina ez genuke, inolaz ere, zerga politiken gaitasun birbanatzailea gutxietsi behar. Izan ere, errenta birbanaketaren alde egiteko politika ekonomiko indartsua da. Hego Euskal Herrian, jakina denez, espainiar estatuko sistema orokorretik bereizita, berezko lau zerga-sistema ditugu indarrean; Nafarroan, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian.

Lau herrialdeetan erreforma-fiskalaren eztabaida mahaigainean dagoen auzia da. Tamalez, maila ekonomikoan eta sozialean izan dezakeen eraginaz gain, zerga politika giltzarria da alderdi politikoen artean eremu fiskaletik harago doazen aliantzak egiteko. Aurrekontu politikekin gertatzen den bezalaxe. Irudika dezakegu beraz, zerga-sistemaren eraldaketa proposamenek itxura bat edo beste hartzen dutela herrialdez herrialde, mapa politikoaren eta aliantzen arabera.

PP-PNE-PSE hirukoaren ituna, progresibitatearen aldeko apustu gisa aurkezten den arren, ez dira gutxi aurkakoa dioten eragile sozial eta adituak.

Hasteko, erreformak aurreikusten duten urteroko zerga bilketaren igoera (500 milioi), hein handi batean (330 milioi) Espainiar estatuak EAEri zorpetze maila handitzeko eman dion baimenari zor zaio. Hortaz, bilketaren hazkundea 170 milioi eurokoa litzateke. Ezer gutxi, Europako Batasuneko batez-besteko presio fiskalera gerturatzeko. Zerga-zamak, herrialde jakin batean botere-publikoek zergen bitartez biltzen duten BPGen zatia irudikatzen du. Bada, Europa eta Euskadiren arteko jausia nabarmena (%38,4 vs. % 28,8) estali ahali izateko, urtero 5300 milioi euro gehiago bildu beharko lukete gure ogasunek.

Horretaz gain, zergen bilketa noren kontura egiten den kontuan hartu beharreko beste faktore bat da. Hitz gutxitan esateko, bai PFEZ (Pertsona fisikoen gaineko zergak) eta baita Sozietateen gaineko Zergak ere, kapital errentei ematen dieten abantaila-tratua betikotu egingo luke hirukotearen itunak Are gehiago, ez litzateke 2007ko erreforman progresibitate terminoetan eman zen atzerapausoa berreskuratuko ; ez zerga-tasa marjinaletan, ezta hobari eta kenkariak aplikatu ostean sozietateek ordaindu ohi dituzten kuota efektiboetan. Berritasun gisa, %13ko gutxieneko tasa-efektiboa barneratzen du erreformak Sozietateei gaineko Zergan, lan errenten gainean aplikagarri den gutxieneko tasa %23koa den bitartean.

Azken batean, aurrerapauso nabarmenik ez; zerga-politika desberdintasun sozialak iraunarazteko tresna gisa erabiltzen jarraituko da eta gainera, ikusteko dago, itunaren letra txikiek zer-nolako beste neurri ekonomikori irekiko dieten bidea.

One thought on “Zerga-matraka (Berrian argitaratua, 2013ko urriaren 20ean).

Add yours

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: