EFEMERIDEAK ( 2013ko azaroaren 24ean Berrian argitaratua)

Efemerideak

Azken aste honetako efemerideen artean, Haurren Nazioarteko Eguna izan dugu, azaroaren 20an. 1959An Nazio Batuen erakundeak (NBE), halako egunez, Haurren Eskubideen Aldarrikapena onartu izana ospatzen da. Paper hutsean geratzen den beste ezinbesteko eskubide-bilduma bat, susmatzen dut.

Duela aste gutxi, NBEren baitako beste bi erakundek, Nekazal-Lanaren Oharra eman dute aditzera. Txosten honetan, Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) eta Nazioarteko Lanaren Erakundeak (ILO), hurrengoa azpimarratu dute: pobreziaren zikloarekin amaitzeko, ezinbestekoa da nekazal-munduan haurrek egiten duten lana errotik kentzea. Izan ere, Nekazaritza sektoreak Latinoamerika eta Karibean lanean diharduten haurren %48 biltzen baitu. Zentzu honetan, haurrek lan egin dezaten ekiditeko konponbide bakarra, elikadura subiranotasunaren alde ekin eta pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren aurkako borrokan jarraitzea da, nazioarteko S.I.G.L.A. hauen ustetan.

umeak

Gaurko kimuak dira gure etorkizuneko oihana. Horretxegatik, arreta haurrengan jartzen duten azterketa sozioekonomikoak behatzeak badu bere garrantzia. Euskal Autonomia Erkidegoan haurren pobreziari buruzko lehen monografikoa argitaratu du SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak. Kasu honetan ez gara ari haurren lana desagerrarazteaz. Tokian tokiko premiazko lehentasunak aldera ezinak dira. Baina, Hegoa vs. Iparra dialektikan, ez dezagun ahaztu sistema globalaren berberaren parte direla, txanpon beraren bi aldeak. Batzuen oparotasun erlatiboa besteen esplotazio egoeraz elikatzen dela.

Edozelan ere, SIISren lanak zinez baliotsua den informazioa dakarkigu eta titular nagusiak azpimarratzeak pena merezi du.

Batetik, Europako gainontzeko herrialdeetan gertatzen den bezalaxe, pobrezia handiagoa da haur eta gazteenen artean, gizartearen beste adin-taldetan baino. 2000 urtean, pobrezia egoeran bizi zirenen %39 35 urtetik beherakoak ziren. 2012an, %50a gainditu dute. Pobreziak badu beraz, ume-aurpegia. Ildo honetatik nabarmentzekoa da haur pobrezia, immigrazioa, langabezia eta familia osaeraren artean dagoen korrelazioa: pobrezia egoeran dauden haurren %53 etorkinen seme-alabak dira; %36 guraso bakarreko familietan bizi dira eta %%52ak guraso biak dituzte langabezian.

Bestetik, irismen handiko familia-prestazio unibertsalik ezean, Gutxieneko Errenta Sistema da gurean pobrezia-tasak murrizteko tresna nagusia. Bereziki, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaz (DBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarriaz ari gara. Txostenaren arabera, DBE diru-laguntza oso bideratuta dago seme-alabak dituzten familiengana; bai onuradun portzentajearen eta baita gastuaren ikuspuntutik ere, zatirik handiena haurrak dituztenengana iristen baita. Bataz-beste, EAEn adingabeko bakoitzari 470 euro dagozkion bitartean, Espainiar Estatuan 16 euroko bataz-bestekoa estimatzen da. Horrek azalduko du, hein batean, EAEn pobrezia-tasa baxuagoak izatea.

Era berean, kontraesankorra dirudien arren, Gutxieneko Errenta Sistemak pobrezia murrizteko duen gaitasuna handiagoa da seme-alabarik ez duten familia unitateentzat. Hau da, familia-unitatean zenbat eta pertsona gehiago, geroz eta Europako bataz-bestekotik urrunago. Zenbakitan jartzearren, 2012an pertsona bakarreko familia-unitate bati hilero 612 euro zegokion, Europako zenbait herrialdeen batez-bestekoaren %132, alegia. Guraso bakarreko familien kasuan %127ra jaisten da zenbatekoa. Seme-alabak dituzten bikoteek, ostera, Europako bataz-bestekoaren %88a baino ez dute jasotzen.

Antza, Europako herrialdeetan indarrean dauden sistemekin alderatuz, gure DBE ez dago “haurren-mesederako” hain diseinatuta. Beraz, arreta haurrengan jarri dugun honetan, DBEk pobrezia murrizteko daukan indarra haurrak hobeto babesteko, Gutxieneko Errenta Sistema hobetu beharra dagoela ikasi dugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: