SEKRETUPEAN (2014ko Urtarrilaren 5an BERRIAN argitaratua)

Urte baten amaiera eta beste baten hasierarekin batera, lehengoaren balantzeak eta hurrengorako iragarpenak egin ohi dira. Nola itxi dugu urte zaharra? Zer dakarkigu berriak?

2013 urtearen azkenetan, Ameriketako Estatu Batuek (AEB) eta Europar Batasunak (EB) haien arteko Merkataritza Librerako Hitzarmena (MLH) adosteko 90ko hamarkadetan irekitako prozesua berrabiarazi zuten. Urtea, baina, akordiorik gabe itxi da. Bitartean deliberatzen jarraitzen dute, eta harritzekoa badirudi ere, mundu mailako eskualde ekonomiko indartsuenen arteko hitzarmen honek, eztabaida eta arreta txikia piztu du gurean. Hori dela eta zenbait adituk, gardentasuna gabezia salatu eta negoziazioen sekretismoa berarizakoa dela ohartarazi dute.

Merkataritza Librerako Hitzarmenak, funtsean, eskualdeen arteko aldebiko edota aldeanitzeko itunak dira, parte hartzaileen artean ondasun eta zerbitzuen merkatuak handitzeko asmoz sinatzen direnak. MLHen defendatzaileek, jarduera ekonomikoaren hazkundea eta enpleguaren sorrera dakarten tresna gisa aurkeztu ohi dituzte.

Guztietan ezagunena Ipar Ameriketako Merkataritza Librerako Hitzarmena (NAFTA) litzateke; Kanada, AEB eta Mexikoren artekoa, alegia. Agindutako hitza bete ordez, akordioak ez ditu Mexikoko pobrezia eta menpekotasun arazoak indartu baino egin; Washington eta Mexiko D.F.ko itzal handiko enpresa handienei ekarritako onurak, gizarte klase apalenen artean sortutako kalteak baino txikiakoagoak izan ziren.

1994an NAFTA abian jarri zenetik, Mexikoko artoaren barne prezioak hondoa jo du: prezioek %70 baino gehiagoan egin dute behera. Ondorioak latzak izan dira Mexikoko biztanleriarengan. 15 milioi baino gehiago dira artoaren ekoizpenaren menpe bizi direnak, eta prezioen beherakada honek familia askoren sarreren erortzea suposatu du. Ondorioak agerikoak dira familia hauen bizitza mailan: bizirauteko emigrazioa jotzen dute, edo etxean zein etxetik kanpoko lanorduak luzatu beharra izan dute.

Joseph Stiglitz Nobel saridunaren ustetan, MLHak erabat asimetrikoak dira, ez baitituzte berdintasuna eta demokrazia bultzatu ordez, sektore eta elite jakin batzuen interesak baino ez dituzte bermatzen. Bestela esanda, AEBk bere neurrira inposatutako akordioak izan ohi dira eta Heinz Dietererich ekonomialari alemanaren ustetan monopolio horixe da iparamerikarren aberastasunaren giltzarria. Naomi Klein ere MLHen aurka dago, pertsonei eta demokraziari kalte egiten dielako.

TTIP

Are gehiago, Stiglitzen arabera, hitzarmen hauek globalizazioaren eta desberdintasunen hazkundearena artean zubi lana egiten dute. Izan ere, merkataritza edukiez gain, esparru politiko eta sozialetan ere badute eragina. Kapitalaren alde ondasun eta zerbitzuentzat merkatuak ireki egiten diren bitartean, pertsonen mugimendu askea oztopatzen dute.

Atlantikoarteko eskualdeen balizko hitzarmen hau sekretupean gordetzen ari bada, jagoteko asko duelako izango da. Liberalizazioaren izenean, AEB eta EBren arteko merkataritzan muga-zergak ezabatu nahi dira, eta mundu mailan merkataritza libreko gunerik handiena sortu.

Libre nortzuk izango diren, horixe da kontua. Akordioa gauzatzen denean, enpresa multinazionalek eta berauen filialen boterea indartuko da: tokian tokiko lan merkatu osasun publiko eta ingurugiro araudiak haien gustura eraldatzeko ahalmena emango zaie. Vicenç Navarrok, argi ikusten du sektore publikoaren pribatizaziorako bidea agudotu egingo lukeela MLHak, izan ere, hitzarmenak osasun publikoa bezalako sektoreen monopolio publikoa debeka lezake. Bruselatik datozkigun inposatzeak urrun sentitzen baditugu, zer egingo dugu aginduak Washingtondik iristen direnean?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: