Itsasontzi baten… (2014ko Otsailaren 9an Berrian argitaratua)

Itsasontzi baten…

David Kynaston historialari britainiarrak gerrostean “Austerity Britain” idatzi zuenean, langile klaseaz ari ginenean zertaz ari ginen jakitea errazagoa zen. Bere ustetan, hiru ogibide nagusitan jarduten zuen langile klaseak: meategietan, autogintza sektorean, eta azkenik, ontzigintzan. 1950 urteetan definitzen samurrago zena, zailago da gaur egun. Izan ere, auto-lantegiak hustu eta deslokalizatu diren heinean, meategiak itxi dituztenik eta kaiak basamortu bihurtu direnetik, nola definitu langile klasea? Owen Jones kazetariaren ustetan, honek bidea irekitzen dio faltsua den paradigma bati: langile klaserik egon ez dagoela eta denok klase-ertainekoak garela dioena, hain zuzen ere.

Langile sektorea krisian baldin badago, ez da izango klase sozial modura desagertzeko arriskuan dagoelako, baizik eta, geroz eta baldintza okerragoak jasan behar dituelako. Krisiak orokortu duen soldaten murrizketa, horretxen adibide bat baino ez da; Euskal Autonomia Erkidegoan, lau biztanletik batek 1000 eurotik beherako soldata jasotzen du. Are gehiago, zortzi biztanletik bat ez da 700 eurotara ere iristen. Soldata murritzei noski, lan eta gizarte eskubideen galera gehitu behar zaio….

Kynastonen worker irudi horretan, ontzigintza sektoreak bazuen leku bat. 2010 urteetan ere, ontzigintza hizpide dugu gurean, sektoreak bizi dituen ageriko zailtasunak direla eta. Zehazki, kinka larrian dugu Sestaoko la Naval ontziola historikoa. Enpresa pribatizatu zenetik, azken lau urteetan, Enplegu Erregulaziorako zortzi txosten jasan behar izan dituzte bertako langileek. Bere sektorean handiena den lantegi honi, martxorako amaitu egingo zaio lan karga eta ordutik aurrera, eskaera zorroa hutsik du. Langileek, administrazio kontseiluaren kudeaketa desegokiaz eta erakunde publikoen babes faltaz kexu dira. Izan ere, Bruselak, tax-lease laguntzak legez kanpokoak direla ebatzi duenez gero, Estatuko ontzigintza sektorean, ziurgabetasuna jaun eta jabe egin da.

Oraindik ere ez dago bat ere argi tax-lease afera nola bideratuko den, baina ontzigintza sektorea astintzen ari dela zalantzarik ez dago. Zerga hobarien bitartez inbertitzaileak erakartzeko balio izan zuen sistema baliogabe utzi du Europak, estatu-laguntza direla argudiatuz, eta baliogabetzeaz gain, baita zigorra ezarri ere; Europa Batasunari itzuli beharreko miliokada potoloa.

Europako Batzordeko presidenteorde eta Lehiakortasun Batzordeko buru txit gorenaren adierazpen eta erabakiek, bazterrak nahastu dituzte azken hilabeteotan. Almunia jaunaren iritziz, tax-lease auziak ez du ontzigintzaren etorkizuna arriskuan jartzen, sektoreak bizi dituen zailtasunak berrikuntzaren bitartez gainditu daitezkeelako. Izan ere, diru-laguntza horien itzultzea ez dagokie ontziolei zuzenean, baizik eta ontzien eraikuntza finantzatu zuten inbertitzaileei.

Errealitatea bestelakoa da, eta espero zitekeen bezala ziurgabetasun egoera honetan oso zaila da inbertitzaileekin eraikuntza kontratuak adostea. Gogora dezagun joan den udan bertan behera geratu zela Sestaoko lantegiari bi urterako lana bermatuko ziokeen akordioa. Desegonkortasunak uxatuta, Jan de Nul armadore belgikarrak Kroaziako enpresa baten esku utzi zuen azkenean 100 milioi eurotan baloratutako ontziaren eraikuntza. Galdutako aukera honek, oso beltz uzten du La Navalen etorkizuna, bere 240 langileena eta zeharka, beste 1300 bat pertsonena. Itsasontzirik gabe, hondoratuko dira.

2 thoughts on “Itsasontzi baten… (2014ko Otsailaren 9an Berrian argitaratua)

Add yours

    1. ez naiz oraindik guztiz aklaratzen blogarekin! murgil-en nire blogeko zeozer atera bezain laster, mezu bat jasotzen dut, hori da ezta? komentario bat jaso dudala esaten dit abisuak, baina komentariorik ez duzue, egin,ez? astelehen on! =)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: