Re-reading Karl Polanyi’s The Great Transformation, with Nancy Fraser

Ordubete irauten duen hitzaldi honetan, Nancy Fraser filosofo estatubatuarrak Karl Polanyiren The Great Transformation (1944) maisulana berreskuratzen du, gizarte kapitalitaren funtzionamendua ulertzeko ezinbestekoa den eredu post-polanyiarra eraikitzeko.

Gizarte Kapitalistak gaur egun bizi duen krisialdiaren aurrean, teorizazio kritikoa falta dela sumatzen du Fraserrek. Hau da, Krisi Kapitalista ikuspegi kritiko-sozial batetik aztertzen duen teoriarik ez dago. Bere ustez, Krisi Kapitalista prozesu sozial gisa ulertu beharra dago. Horretarako, esparru ekonomikoa gainditzen duen ikuspegi multidimentsional batetik abiatuta, ezinbestekoa da, pentsamendu feminista, poskolonialismoa, ekologia eta gobernantza kritikoaren ideiak barneratzea.

Zeregin horretan, Karl Polanyiren liburua abiapuntu interesgarria dela argudiatzen du. The Great Transformation lanaren berrirakurketari esker, eta liburuan planteatzen den eredu teorikoa oinarri harturik, bere eredu propioa proposatzen du. Ikus dezagun Fraserrek nola bihurtzen duen Polanyiren “mugimendu bikoitza” (double movement), eredu hirukoitz batean (tripple movement).

  • Polanyik, Gizarte Kapitalista (eta Krisi Kapitalista) prozesu historiko multifazetiko gisa jorratzen du. XIX. Mendean Ingalaterran abiatutako Industri iraultzarekin hasten den prozesua, 100 urte baino gehiagoren ostean mundu osoa barne hartzera iristen da. Prozesu historiko honek, bere baitan, aldizkako atzeraldiak, gerra hondamendiak eta inperialismo-menderatzeak gordetzen ditu.

  • Krisi Kapitalistaren muinean ez dago “matxura ekonomikoa”, baizik eta komunitatearen desintegrazioa, elkartasunaren haustura eta naturaren kontrako erasoa. Krisiaren jatorria ez dago ekonomiaren baitako kontraesanetan baizik eta Ekonomiak Gizartean hartzen duen lekuan. Historikoki merkatuak gizartean txertatuta egon dira (embedded, inkrustatuta) eta ekonomikoak ez ziren arauen menpe egon dira. Eraldaketa handia, horretan datza, merkatuak gizartean txertatuta egoteari utzi eta ondorioz, gizartea, morala eta etika, merkatuen menpe geratzen direnean. Eraldatze handiaren garaian, Merkatuen Autorregulazioaren dogma finkatu zen.

  • Beraz, merkantilizazio prozesuaren bidez, merkatuak gizartean txertatuta eta araututa egotetik, gizartetik askatu eta arau ekonomiko hutsen menpe egotera pasatzen dira. Era berean, eraldaketa horren bitartez, historikoki edozein gizarteren oinarri izan diren elementuak (lurra, lana eta dirua) merkantzia bihurtzen dira; Polanyik, “fikziozko merkatugaiak” izenarekin bataiatu zituenak.

  • MARXek bezala, gizarte borrokaren garrantzia azpimarratzen du Polanyik, baina gatazka, Lana eta Kapitalaren artean irudikatu ordez, Merkantilizazioa eta Gizarte Babesaren aldeko mugimenduaren artean irudikatu zuen.

  • Polanyik antzeman zuen, bazegoela gizarte-klase-gaindiko mugimendu bat, Gizartearen Babesaren alde egiten zuena, Ekonomiak gizartean duen lekura berriz atxikitzeko. Polanyi konturatu zen, hala ere, “babes politika” oro ; erregimen politiko oro, ez zirela baliokideak. Baina sekula ez zuen ideia hori teoria batean sakondu.

Fraseren ekarpena eredu hau osatzen duen hirugarren indarra da: ASKAPENAREN edo EMANTZIPAZIOAREN aldeko mugimenduak, zeinetan, mugimendu feminista eta anti-inperialismoa kokatzen dituen. Mugimendu hauen helburua MENDEKOTASUN egoerak gainditzea da. Gizarte kapitalistaren funtzionamendua aztertzeko oinarrizko eredua eraikitzerakoan, ezinbestekoa da hirugarren indar/mugimendu hau barneratzea. Eredu hirukoitz honek elkarrekin talka egiten duten hiru proiektu politikoren mapa irudikatzen du.

Irudia

One thought on “Re-reading Karl Polanyi’s The Great Transformation, with Nancy Fraser

Add yours

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: