Ahari jokoa

(Landeia, Ekaina-Uztaila 2014)

En la Europa occidental seguimos importando de grecia las últimas tendencias; el fin del bipartidismo, el declive de la socialdemocracia, el auge de la extrema derecha, y la irrupción de alternativas de izquierda. En Hegoalde, PNV y EH Bildu se disputan la hegemonía. Tenemos el peligro de perderlo todo en el juego si permanecemos como meros observadores.

Joan den maiatzean eman genuen boza Europako parlamentua osatzeko. Gehiengoa omititzen duen baieztapenarekin hasi dugu, hauteskundeen osteko hausnarketa. Portzentajeak hain garrantzitsuak diren ariketa honetan, parte-hartze datuei erreparatzen badiegu, ezingo genuke horrela abiatu. Joan den maiatzean EZ genuen Europako Parlamentua osatzeko gure boza eman. M25eko emaitzetatik baieztapen irmoak ondorioztatzea ariketa antzua izan daiteke; aipatu dugun parte-hartze eskasaz gain, jakina da Europako testuinguruan hautesleok eta baita hautetsiek ere egiten dugun jokaldia zeharo desberdina dela. Hala ere, azken hauteskunde hauek inflexio puntuan gaudela erakutsi eta egoeraren argazki lausoa ekarri digute. Lausotasun horretan nagusi diren formen soslaia sumatu dezakegu. Eta horrek, batez ere, oso galdera interesgarriak plazaratzen dizkigu.

Hego Euskal Herriari begira, berriro ere nabarmen gelditu da EAJ eta EH Bilduren arteko hegemoniarako lehia. Argazki horrek, bi galdera nagusi ernarazten ditu. Lehena gizarte-ereduaren inguruan kokatu behar da; bi indar politiko hauek elkar topatzeko joera izango ote duten, ala kontrara, bata bestearengandik urrunduko ote diren, hor dago koska. Gizarte-ereduek topo egiteak, EH Bilduren ikuspuntutik, ezkerretik eskumaranzko desbideratzea esan nahi du. Nagusitasuna eskuratu nahi horretan, galdera nagusia hauxe litzateke beraz: EH Bilduk kontraboterea egiteko gaitasuna izango ote duen, edo, boterera iritsi orduko –iristekotan–, bide horri dagoeneko uko egin ote dion.

Bestalde, nazio eraikuntzaren auziari dagokionez, EAJ-ri begira plantea liteke galdera: orain arte erakutsi duen jarrera epela mantenduko du, ala norgehiagoka honen eszenarioan, ezker abertzaleari begira jarri eta burujabetasunaren inguruan “esanak eta eginak” erradikalizatuko ote ditu? Espainiar estatura edo Europara jauzi egin aurretik, Europako abangoardia den herrialdean pausaldia egitea komeni da: Grezian, alegia. Honezkero egiaztatu ahal izan dugu, herrialde heleniarrean pausu bat aurrerago doazela. Kasu honetan, abangoardia laborategi hitzaren eufemismo ederra da. 2008ko krisiaz geroztik martxan jarri diren austeritate neurriak gurera iritsi diren modu berean, esparru politikoan ere Greziako joera nagusiak inportatzen hasiak gara.

Bipartidismoaren gainbehera dugu lehena eta horrekin batera, alderdi sozialisten gainbehera. Merezita zutela pentsa dezakegu, erabat ados. #BazenGaraia. Baina era berean, horren sakoneko esanahia larria da, #Dramatikoa: Frantzian gobernuan dirauen Hollanden alderdia hirugarren alderdia izatera arte hondoratu da. Porrot honen aurrean, sozialdemokraziari bi aukera gelditzen zaizkio: erabat txikiagotuta dauden unean eraldaketa sakona egiteko abagunea aprobetxatzea, ala mapatik guztiz desagertzea.

Frantses eta espainiar estatuen egoerak kontrajarriz gero, Greziatik datozkigun beste bi joera ikus ditzakegu: ezkerreko alternatiba indartsuen agerpena eta ultraeskuineko indarren goratzea. Tendentzia hauek, biak batera, intentsuagoak dira Grezian; horren erakusle dira Syrizaren garaipena (#BazenGaraia) eta Egunsenti Urrekararen indarra (#Dramatikoa). Frantses estatuan, ohiko alderdi nagusien hondoratzeak, Fronte Nazionalaren garaipena ekarri du. Espainiar estatuan berriz, ezkerreko alternatibak gai izan dira bozkatzera joan zirenen sostengu garrantzitsua erakartzeko.

Gurera itzuliz, Podemos eta Ezker-Anitzak beren lekua egin izanak, badu oso ezaugarri positibo bat: hegemoniarako norgehiagoka horretan, EH Bilduk behar duen akuilua izan daitezke. Bere jarrera finkatzeko orduan, EH Bilduk ez dezan berehalakoan ahaztu ezkerretik eraikitako gizarte eredu batek nolakoa izan behar duen, ondo etorriko zaio ezkerretik ziztada egingo dion mandeulia izatea.

Euskarazko “norgehiagoka” hitzak, oso irudi bisuala eman dezake: nor-gehiago-ka, nik gehiago, zuk gehiago, nik gehiago, zuk gehiago. Ahari borroka, adarren arteko talka. Ez gaitezen geu joko honetan ikusle soilak izan, proba-jokoan dena galtzeko aukera dugu eta, gainera, ez ote digute adarra joko.

ahari

One thought on “Ahari jokoa

Add yours

  1. Pingback-a: Ahari jokoa | Murgil

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: