Glasgow, Scotland with sytle.

Julien Brygoren argazki dokumentalak, Glasgow hiriaren kontrasteak dakarzkigu. 22 minutu irauten duen laburmetraia vimeon dago ikusgai; argazkiak laguntzeko, testua eta zenbait testigantza biltzen ditu. Jatorrizko bertsioa frantsesez eta ingelesez dago. Jarraian, dokumentalaren zati handi bat dago euskarara itzulita irakur dezakezue (transkribatuta, itzulita, eta behar izan denean moldatuta)

Nazioarteko Osasun Erakundearen ikerketa baten arabera, Glasgow hirian 28 urteko aldea dago auzo aberatsetako biztanleen bizi-itxaropena eta auzo pobreenetan bizi direnen artean. Hau da, auzo pobreenetan bizi-itxaropena 54 urtekoa den bitartean, hiriaren mendebaldeko auzoko aberatsetan 82 urtekoa da. Glasgow-ko txiroak, hortaz, Bangladesh-eko biztanleria baino hamalau urte gutxiago bizi dira.

Langabezi, gaindosi-heriotz, birikietako minbizi eta arma zuriko eraso tasa altuenekin batera, aberats handien kontzentrazio handia batzen ditu Glasgowk. 2007ko datuen arabera, britainiar milioidunen mapan 11288 ziren Glasgowkoak, eta horrek hiria Erresuma Batuko rankingean zazpigarren posizioan uzten du.

Bizi-itxaropen tasa hain baxuak topatzeko, gerra garaira egin beharko genuke atzera.

Glasgow, Scotland with sytle. 2011 urtera arte, horixe izan da hiriaren leloa. 600.000 biztanle inguruko hiri honetan, 10 golf klub pribatu daude, 20 jatetxe gastronomiko, luxuzko bost merkataritza gune eta bost izarreko zazpi jauregi. Bisitariak erakartzen ditu Glasgowk, Londresen atzetik shopping egiteko bigarren hiria delako. Bertan, Buchanan kalea, munduko zazpigarren kalerik garestiena topa dezakegu.

Dokumentalean bizpahiru aberats-filantropo aurkezten dira, Lehen Ministroak sustatzen duen ereduarekin guztiz bat egiten duen irudian isla da; batez ere osasun eta hezkuntza esparruetan egin diren murrizketa handiak, filantropoak diren aberatsen ereduarekin konpentsatu nahi da. Datu gisa, Sir Hunterren adibidera jotzen du: 1977 urtean, Thatcher gobernura heldu baino bi urte lehenago, gaur egun duen aberastasuna izan balu, %98a ordaindu beharko zukeen zergatan. 2014an berriz, bere irabaziak %45ean baino ez dira zergapetzen.

Munduko herrialderik aberatsenetakoan bizi gara, arratoi-zuloetan, diru-laguntza sozialak etengo dizkiguten mehatxupean. Lau urte dira A. Wright (31urte) langabezia dagoenetik. Bere azken enplegua onartzera Lan-Bulegoak behartu zuen, bestela diru-laguntza kenduko ziotela mehatxatuz. “Nik erakutsiko dizut zein auzotan bizi den 54 urterekin bizi den jende hori”. Bidean goazela, ez da txabolarik ikusten. Ezta ghettorik, ezta etxe kalamastrarik ere. Hirigintzari esker auzoak baretu egin dira, eta Glasgown klasearteko borroka ikusezina da, laua, sumaezina. Golf zelaiek enklabe aberats eta auzo pobreen artean muga lana egiten dute.

Garai batean langile auzoak zirenetan, lantegiak merkataritza gune bilakatu dira.

“Nire bi semeak heroinaren menpean bizi izan dira 25 urtez eta orain nire ilobak horretaz libratzen saiatzen ari naiz. Thatcherren urteak ordaintzen jarraitzen dugu. Deslokalizaziorik egon izan ez balitz, hainbeste lantegi itxi izan ez balira, kaleratze masiboak egon izan ez balira, gaur ez ginateke egoera honetan egongo”.

Desberdintasunek, osasuna kaltetzen dute. Estatistikek erakusten digute, desberdintasunak osasun mental eta fisikoarentzat kaltegarriak direla. Sorgin-gurpil baten antzera funtzionatzen du horrek.

Zehazki , 80ko hamarkadan, lantegi asko eta asko itxi egin ziren. Jende asko enplegurik gabe geratu zen. Komunitate osoak geratu ziren langabeziak, ez soilik gizabanakoak. Haur asko familia horietan hazi ziren, 50 urte zituztela enplegua galdu zuten gizonen etxeetan. Ondorengo belaunaldiek, berriz, drogen etorrera ezagutu dute komunitate horietan. Enplegua zutenek aldiz, auzo horietatik alde egin dute.

W. Haughey milioidunari galdegiten badiogu, “Ekialdean kanpamendurik ez dagoela” esango du, “osasun arazorik” ez dagoela. Hori da bere moduko jendeak ikusten ez duena. Errealitate hori. Ez dute inoiz halakorik ezagutu, ez dakite zer den inongo aukerarik ez izatea zer den. Zure etxean, inork ez bada unibertsitatera joan, zer dela eta pentsatuko duzu unibertsitatera joan zintezkeela.

Zuk uste duzu, ezberdintasunen-erreprodukzioak gehiago erailtzen duela, Fish&Chips dietak baino? Bai, zalantzarik gabe.

One thought on “Glasgow, Scotland with sytle.

Add yours

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: