Αγορά, belarritik Agora.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Atenasko Agora zaharretik paseoan, Akropoliari begira txundituta nago erabat. Mendixka bat gailentzen da eta haitzaren tontorrean, goian, hortxe dago, zerutik eta Jainkoengandik gertuago lurretik baino. Aldemenean dudan lagunak belarrira xuxurlatzen dizkit istoriotxoak; ezagutzen ditudanak eta ezagutzen ez ditudan kontutxuak, duela 2500 urteko pasarteak, eta gaur egungoak. Nire begiek dena usaindu nahi dute, garai batekoak irudikatu eta gaurkoak ulertu. Jarraitu bai, jarraitu belarrira kontatzen.

Agoratik bertatik begiratuko zuten Akropolia ere, Grezia Klasikoan hiriko bizitza politikoan parte hartzen zuten gizonek, Atenasko 10 tribuek, Socratesek, Platonek, emakumeek. Delosko Liga garai hartan eratu zen, k.a. V. mendean. Asia txikiko eta Egeo itsasoko polis-ak Atenasko hiritarrekin batu zituen Konfederazioak Pertsiarren mehatxuei aurre egiteko eta nolabait, Espartak galdua zuen hegemonia haienganatzeko.

Ligak, izena eman zion irlan zuen egoitza, baina boterea Atenasen esku zegoen. Aliantzak iraun zuen mende erdian zehar, gainontzeko polisak aliatu izatetik Atenasen mendeko polis izatera pasatu ziren. Atenasek zuzentzen zituen bere imperioko armada, diplomazioa, erregimen politikoa, bai eta moneta ere. Deloseko diru-funtsak Atenasera lekualdatu ziren eta gerrak finantzatu ahal izateko geroz eta zerga gehiago ordaindu beharra zuten.

Mendea amaitzerako, polis hauek matxinatu, nazkatu, eta aliantza hautsi egin zen. Aliantza apurtu aurreko urteetan eraberritu zen Akropolia, Periklesen garaian. Greziako Urrezko aroaren handitasun hori, orduko eraikuntzak, obra publikoak, eraikin erlijiotsuak eta artea ez lirateke posible izango Delosko Ligaren fondoei esker izan ez balitz. Goian Akropolia, behean Agora. Goian Inperialismoaren marka, behean Demokraziarena. Maila batean jainkotiarra, eta maila terrenalean, gizatiarra.

Agoran paseatzen gaudela, lagunak azaltzen dit hantxe inguruan egon zela preso Socrates. Seguruenik, ez zuten handik oso urrun epaituko ere, Deloseko Ligaren hautsi eta gutxira. Platonek, Socratesen Apologian, epaiketaren egunean Socratesek bere burua defendatzeko bota zuen diskurtsoa bildu zuen. Socratesen defentsaren bertsio horretan, beste gauza askoren artean, orduko erregimen politikoaren porrota seinalatzen digu Platonek. Sekula ezagutzu zen pertsonarik jakintsueta justuena heriotzera kondenatzeko gai den sistema, kale egin duen sistema da.

Kale egiten ari den sistema, gaurkoa ere. Gauzak asko eta ezer gutxi aldatu dira harrezkero. Deloseko Ligan Atenasek paper hegemonikoa jokatzen bazuen, gaur, Euroaren aliantzari arrakala bat egiteko giltza dauka. Jokoan dauden aliantzak bestelakoak dira, egoitza Bruselan eta agintea Brusela-Berlin artean dutenak. Beren gailur propioetan bere kaxa ibiltzen diren eliteak, han eta hemen, baina sekula ez, behean, maila terrenalean.

Eskutik heldu diot lagunari, eta oraingoan neuk murmurikatu diot belarrira: komunikabideetan erabiltzen den #Grexit delakoa, Greziaren irteeraz ari direnean,  Greziaren arrakastaz ari direla.

3 thoughts on “Αγορά, belarritik Agora.

Add yours

    1. bigarren kapitulua egitea falta da…bitartean, kuriositatea baduzu irakurrizu Socratesen apologia….hori bai gustagarria!! ordubetean irakurtzen da!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: