“The Precariat: the new dangerous class” from Guy Standing.

Guy Standing ekonomialari britanikoaren azken liburua dugu “The Precariat: the new dangerous class”. Gaztelaniazko itzulpenari izenburua aldatu diote, “El precariado. Una nueva clase social”. Ñabardura garrantzitsua da, izan ere, Prekariatua, klase sozial berri hori klase arriskutsua dela jakiteak badu bere pisua. Guy Standing-ek berak azaltzen digu bideoan.

Euskarazko trankripzioa, hementxe:

“Bizitzen ari garen eraldaketa globalari buruz da liburua. Krisiaren une kritiko batean gaude eta ulertu behar dugu, historikoki, krisia zergatik ari den klase-egitura berri bat sortzen. Funtsean gertatu dena zera da; 80ko hamarkadan neoliberalek ekonomia politika eta estrategiaren gaineko agintea hartu zuten eta haiek gidatu gaituzte forma hartzen ari diren merkatu globaletara. Prozesu honetan zehar, lan merkatu globala hedatu egin da, Europan presioa handia jarri da bizitza-estandarren gainean eta klase egitura berri bat sortu da. Hori da sakonean dagoena.

Klase egitura ez da, Occupy eta suminduen mugimenduek aldarrikatu duten moduan, biztanleriaren %99 eta %1. Hori baino konplexuagoa da. Maila gorenean, plutokrazia bat dugu. Era nazkagarrian aberats eta boteretsu den plutokrazia; milioidunak. Behean, elite honengandik oso urruti, nik soldatapekoak deitzen ditudanak daude (the Salariat), oraindik ere enpleguan nolabaiteko segurtasuna mantentzen dutenak. Garai bateko langile klaseaz ari naiz , proletarioez, murrizten ari den klaseaz. Hirugarren klasea, Prekariatua (the Precariat), haziz doa. Prekariatua, klase arriskutsua da XX. mendeko ideologia politikoak baztertzen dituen heinean. Zenbait faktoreren konbinazioaren bitartez azal daiteke Prekariatua zer den. Milioika pertsonek osatzen dute, gazteek eta ez hain gazteek, eta hiru faktorek zehazten dute.

Lehena: ohituta daude, presiopean, lan ezegonkortasuna eta bizitza ezegonkortasuna onartzera. Lan informalak izango dituztela espero da, lan merkatuan eta langabezian sartu-irtenak egingo dituztela. Are garrantzitsuago: ez dute lanbide identitaterik izango, haien bizitzei forma ematen dien lanbide-narratiba/kontakizunik gabe. Kontuan hartzen ez den lan asko egin behar dute. Hein handi batean ordaindua ez den lana, esplotazio bide bat dena. Era berean jakitun dira, beraien prestakuntza maila egin behar duten lanaren mailaren gainetik dagoela.

Bigarrena: soldata askoren menpe daude. Ez dute onurarik jasotzen, ez dute onura sozialik jasotzen, eta zorraren bazterrean bizi dira. Jasangarria ez den zorraren bazterrean. Akats txiki bat, arazo txiki bat, nahikoa dira kalean geratzeko, teilaturik gabe geratzeko.

Hirugarrena: eskubideak galtzen ari den lehen klasea da. Hiritar arruntek dituzten eskubideak galtzen ari dira. Eskatzaile bihurtzen ari dira, “mesede eskaitzaile”, burokratak asetebe beharrean daude beti, kontrolpean. Egoera honen konbinazioak dakarrena, “lau A-k” deitzen diot nik: Anomia (Anomie) edo desesperantza sentsazioa, Alienazioa (Alienation), nahiko luketena ezin egitearen sentsazioa, eta nahi ez duten gauza asko egin beharra, Antsietate sentsazioa (Anxiety), eta azkenik hAserrea (Anger).

Haserreak badu eraldatzailea izateko boterea. Prekariatua klase berri arriskutsua delako, sozialdemokrazia zaharra eta XX. Mendeko agenda laborista, baztertzen dituen heinean. Ez da baina prest, neoliberalismoa onartzeko. Biak baztertzen ditu. Eta alternatiba bila dago.

2011 urtetik hona, interesgarria dena, Prekariatua, bere kabuz klase sozial bilakatzen ari dela. Horrek esan nahi du, milioika pertsonak beren buruak porrotean ikusi ordez, gutxitasunak dituzten pertsonak bezala ikusi ordez, EGITURAK ikusten ari dira eta beren buruak Prekariatuaren barruan ikusten dituzte, egitura horren barruan. Zutik jar daitezke eta esan dezakete: harro nago, Prekariatu-klasearen parte naiz, ez dut lotsatuta egoteko motiborik, Sistemak da nahi duena ni horrelakoa izatea. Ez naiz sub-klase bat, azpi-klasea (Underclass). Hori oso garrantzitsua da. Izan ere, milioika pertsonek kontzientzia hartzen dutenean klase baten parte direla, soilik orduan, elkartu daitezke eta politika berriak lantzen hasi. Paradisu politika berriak esaten diot. Estadio horretan gaudela uste dut, non milioika pertsona, bat-batean , beren buruak Prekariatu horren barruan ikusten ari diren. Energia politikoa eraldatzen ari da Estatua mehatxatzen ari den klase sozial arriskutsu baten itxuran . Kontraboterearen alderdi oso garrantzitsua da. Horrela ikusten ditut Europan ernatzen ari diren zenbait mugimedu berri (Podemos, Syriza…). Mugimendu hauek, politika aurrerakoi berriei forma ematen ari dira. Datozen urteetan, hanka-sartzeak egingo dituzte baina agenda bat egongo da. Prekariatuaren karta/programa zein izan daitekeen aurreikusten saiatzen ari naiz.

Gai sozialetan zientzialari garenon,eta entzuten eta aztertzen ari den jendearen (ekonomialaria naiz neroni, eta alderdi ekonomikoak ikusten ditut beraz) egitekoa, “munizioa” eskaintzea da. Ideiak eskaini behar ditugu, segurtasuna eta etorkizun sentipena izan dezagun. Gizarte on bat eduki dezakegun sentipena, askatasun handiagoa, berdintasun handiagoa eta elkartasuna berreskuratu dezakegun sentsazioa. Hori da itxuratu behar dugun agenda. Politikari berrien eta aktibisten esku dagoena, agenda horren garapena da.

Sarri galdetu izan didate Syriza edota Podemos bezalako mugimenduek Troikari, agenda neoliberalari aurre egiteko aukerarik ba ote duten. Saiatu beharra dagoela da nire erantzuna. Prekariatuak bere kabuz klase sozial bilakatu behar duela da garrantzitsuena. Garrantzitsua da baita ere, esparru politikoaren alde progresistan dabiltzan politikariek “gu” hori deskribatzeko gai diren kontzeptuak erabiltzea. Hori egiterakoan helburu-batasun bat sortuko dute. Helburu-batasuna dagoenean baino ez da ezinbesteko aldaketa gauzatzen.

Beldurra, alde batetik beste aldera mugituko da. Azken 30 urteetan, beldurra gure aldean egon da, geu egon gara beldurtuta. Guk eman dugu amore eta neoliberalismoaren nagusitasunak aurrera egin du. Orain, “aski da”! esango duen aldaketarako indar sozial bateratu bilakatzen bagara eta aldaketak eskatzen baditugu, beldurra lekuz aldatuko da.

Puntu horretan gaudela uste dut eta horregatik, guzti hau nazioarteko ikuspegi batetik ikustea ezinbestekoa dela uste dut. Kolektiboki indarra dugu plutokrazia eta finantza merkatuetan dirutza egiten duten eliteak aldatu beharra dutela ohartarazteko gai garen heinean. Zenbait gauzetatik aldendu beharra dutela ohartarazi behar dira: finantza merkatuak aberasteko bidea den hazkunde kuantitatiboa. Gastatzen diren bilioien artean, pixka bat iragazi daitekeen arren, finantza merkatuetako irabaziak biderkatu egiten dira. Konturatu behar dute, ezin dutela jarraitu dirua era horretan erabiltzen, inolako ondorio soziali aurre egin gabe. Gure haserrea izango da ondorio soziala, eta gero eta gehiago haserretuko gara, eraldaketak eskatuko ditugu (ez haur- iraultza-itxuran) eta kontzesioak egitera behartuko ditugu.

Hau da gure momentua. Desberdintasunak eta segurtasun gabezia izugarriak dira, onartezinak eta jasanezinak dira aurrerago aipatu ditudan arrazoiengandik. Mugimendu neofaxistak ere hazi eta indartzen ari dira, eta mehatxu dira geu guztiontzat. Konturatu behar dugu Podemos eta Syriza zer ari diren egiten (…): “men egiteko” jarrerarekin apurtzen ari dira. Urte askoan, “men egiteko” jokabidea izan dute sozialdemokrazia eta laborismoak, agenda neoliberalera moldatu baitira beroni aurre egin gabe.

One thought on ““The Precariat: the new dangerous class” from Guy Standing.

Add yours

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: