Arriskutsua zara, bazenekien?

Berria, 2015/04/26

OLYMPUS DIGITAL CAMERAZuk axola duzu eta zuri ere axola zaizu. Soldatapeko lanik duzun ala ez, axola du. Soldatapeko lan hori zeinen prekarioa den, axola du. Zure lana ordaindua den, ala ostera, ordaindu gabeko lana ote den, musu-truk egindakoa. Zure lana gizarteak zelan baloratzen duen edota, erabat ikusezina ote den. Zu hor zaude, existitzen zara, eta ez zara bakarra. Langile klasea ere ez da desagertu, klaseen arteko bereizketak desagertu ez diren bezala. Arazoa ez da langile klasea existitzen den ala ez; arazoa langile klase horrek elite gorenari enbarazu egiten diola da. Enbarazu handia egiten diogula, egiten diozula.

Akaso ez duzu akaso zeure burua “langile klasearen” barruan kokatzen, edo akaso bai. Beharbada terminologia kontua izan daiteke. Guy Standing britainiarrak esaten du, hiztegi berriaren beharrean gaudela XXI. mendeko gizarte-klase harremanak islatzeko. Occupy mugimenduak biztanleria %99 eta %1aren arten banatzen dela aldarrikatu izan du, baina Standingen ustez, klase-egitura are konplexuagoa da. Konplexutasun horren barruan, Prekariatua auukezten du, klase sozial arriskutsu berria. Presiopean lan egitera ohituta, lan eta bizitza ezegonkorra izatera ohituta, eta askotan, leporaino zorpetuta. Guzti hau, arrotza egiten al zaizu? Eskubideak galtzen ari den lehen klasea da. “Harro nago, Prekariatu-klasearen parte naiz, ez naiz sub-klase bat. Sistemak nahi du ni horrelakoa izatea”. Klase sozial arriskutsu berria, izatez ez da hain berria, baina bai bere arriskagarritasunean. Milioika pertsonek klase baten parte direla kontzientzia hartzen dutenean , soilik orduan, elkartu daitezke eta politika berriak lantzen hasi. Eta hori kontraboterearen alderdi oso garrantzitsua da.

Kontraboterean dabiltzan sindikatuak ere, traba handia egiten diote patronalari. Zertara dator bestela Euskal Herriko gehiengo sindikala legez kanpo uzteko Confebaskek egindako eskaria? Azken urteotako lan erreformak, aurrekontu eta zerga politikak ez al dira langile klasearen, prekariatuaren aurkako etengabeko erasoa?

Jendetza kontzeptua darabil Negri pentsalariak lan prekarioaren inguruko bere teorian. Prekariatua eta Jendetza, bi kontzeptu arras desberdin. Negriren Jendetzaren ideia ez zaio baino Silvia Federici idazle feministari gustatzen. Izan ere, Jendetzaren baitan geroz eta inteligenteagoa omen da lana. Badakizu, ordenagailu bidezko lana, lan kognitiboa. Federiciri ez dator bat teoria horrekin, ez dituelako Hegoaldea eta emakumeak behar bezala begiratzen.

Hegoaldeari itsu. Ordenagailuekin jarduten duten langilearen atzean eta Congon Coltana eskuratzeko bizirauten duena dago. “Kapitalismoaren alderdi batean garapen gisa aurkezten dena, beste alderdian azpigarapena da” laburbiltzen du beste soziologo batek, feminista hau ere. Ez dago Congoraino joan beharrik gainera, gure herrian, gure etxeetan, etorkinek zein lan mota eta zein baldintzetan egiten dituzten erreparatzea besterik ez dago; ikusezinetan ikusezinenak!

Itsu baita ere emakumeekiko, edota, genero aldagaiarekiko. Postmarxismotik datorren Negriren teoria honek bazter batean uzten baitu teoria feministaren ekarpenik handienetakoa: ez du onartzen ordaindu gabeko lan feminizatua, lan erreproduktiboa, akumulazioa kapitalistaren funtsezko baliabidea denik. Kapitalismoa ordaindu gabeko itzelezko lan kantitate baten gainean oinarritzen da, eta ez beti, edo ez bakarrik kontratu bidez arautzen diren harremanen bidez. Soldatapeko harremanak ezkutatu egiten ditu; ordaindu gabeko lana, esklabotza. Kapitalismoaren metaketa prozesua ahalbidetzen duen lanaren zati handi bat, alegia.

Gaur egungo langile klaseak dominazio ardatz guztiak hartu behar ditu kontuan, prekariatua eta baita kapitalismoak ikusezin nahi dituenak. Klase anitz hau, arriskutsua da oso elitearentzat. Are arriskutsuago, feminismoaren oinarriak bere egiten baditu. Ba al zenekien hain arriskutsuak ginela?

One thought on “Arriskutsua zara, bazenekien?

Add yours

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: