Euskararen isobarak (I)

Pako Aristi. Euskararen isobarak: Hamasei gezur handi eta koda bat.

isobarak

“Nafar” deiturak adiera juridiko-politiko dauka, eta funtsezkoa da hau ulertzea geure burua definitzeko orduan. “Nafarra” ez da hitz geografikoa, ezta etnikoa ere, politikoa baizik. Bai “nafar” eta bai “euskaldun” adierak, biak ala biak, mendeetan zehar lurralde berean bizi izan den (eta bizitzen darraien) jende multzoa izendatzeko balio dute, “nafar” hitza zelarik esparru independentean bizi zen jendearen deitura. Azpiratutako jende aldrak menderatzaileak ezarritako deiturak irentsi beharko zituen. “Nafar” edo “euskaldun”, garai historikoen baldintzen arabera bata edo bestea nagusitu baldin bada ere, zirkunstantzia hutsa da bataren edo bestearen nagusitasuna. Ez dute esanahi izpirik galdu, gaur egungo menderatzaileek gu nahasteko erabiltzen badituzte ere, elkarrengandik urruntzeko, batez ere.

[]

Mila urte ez baitira ezer; XII. Mendetik aurrera, garaiko Europako estatu-erresuna gainontzekoen joera hartu zuen Nafarroak, “Nafarroa” deituz lurraldearen osotasunari, ea “nafar” jentilizioa bertan bizi ziren biztanleei, integrazio nazionalaren esanahi betean. Ez da hala deitzen euskal hiztunen saldoari, aitzitik, adiera politiko nazional bilakatzen da, integratzailea, eta askotarikoa. Nafarroa deitzen zaio Estatuaren lurraldetasunari, eta nafarrak bertab bizi den orori, bere jatorrian eta hizkuntzan erreparatu gabe.

[]

Nafarroa deitura politikoa da, euskaldunok munduan ezagun egin gintuena; Nafarroa zen gure estatu independente eta historikoa. “Vasco” eta “Navarro”ren arteko bereizketa guztiz artifiziala da, munduan badira pareko exenplu ugari: portugesak edo lusitanoak, galoak edo frantsesak, alemaniarrak ala germanoak, suitzarrak ala helvetikoak … ez al dira gauza bera? Arazo identitariorik eragiten dute? Zergatik haiek ez dute arazorik, eta guk bai? Haiek estatua dutelako, eta guk ez.

[]

Modu soil batez politiko, kazetari eta erreferente abertzale guztiek errepikatu beharko luketen mezua hau da: politikoki euskaldun guztiok nafarrak gara, eta Nafarroa, kulturalki euskalduna izan da. Nafarroa eta Euskal Herria ez dira bi, txanpon beraren aldeak dira.[]

One thought on “Euskararen isobarak (I)

Add yours

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: