Pako Aristi. Euskararen isobarak: Hamasei gezur handi eta koda bat.
«Izan ere, euskara jakin arren erabiltzen ez duen gazteak egina dauka bere marrazkia garunean. Ikasten du Euskl Herrian euskararik gabe edozer egin litekeela. Eta hasten da zerrenda egiten. Ispilujokoa da, azken batean. Gazteak ikusten duena sinesten du, ez esaten diotena. Eta ikusten du euskara jakin gabe izan litekeela: EITBko zuzendaria, aurkezlea, medikua, abokatua, Athleticeko presidentea, Errealeko entrenatzailea, Bilboko alkatea, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari edo musikaria, lehendakari (hemen solemne jarri da gaztea), Donostia 16ko zuzendaria, Nafarroako Euskara saileko buru, Lanbideko bulegaria, Basque Culinay Centerreko ikasle/irakaslea, Gurutze Gorrikosoroslea, parlamentaria, Errealeko takilleroa, pilotaria (“Eskerrik asko, el partido ha sido…”), ertzain, bizkartzain, ETBko sarrera zaindaria, ahaldun nagusia, alkate, Jaurlaritzako ordezkari Argentinan, independentistarik sutsuena…
Hasten da zerrenda egiten, eta ez du amaitzen ahal! Esan liteke Kafe Antzokiko zerbitzaria izan ezik beste edozein lanpostu lor daitekeela euskara jakin barik.» 92or.
Hausnarketa bikaina, panorama eskasa…
eta Antzokian lan egiten dutenentzat, ohorea…