Sinfonia

Ordubete falta da kontzertua hasteko baina sartu naiz aretora. Sosegua aurkitzen dut kontzertu hasi aurreko tarte horretan. Orkestako kideek musika tresnak afinatzen dituzten unea magiaz beterik dagoela iruditzen zait. Laaaaaaaa esaten lehena Oboea izaten da, sakon eta luze. Laaaaaaa. Atzetik gehitzen zaizkio apurka gainontzeko tresnak. Laaa sinfonikoa aretoaren jabe egiten da eta afinazio ariketa horrek aretoari bake soinua ematen diola iruditzen zait. Eztanda egitera doan bakearen soinua.

Sinfonia, soinuen arteko akordioa da. Hori da bere jatorri etimologikoa: greko klasikoan sin (σῠν)(aurrizkiak (-kin, -kin batera, elkarrekin) esan nahi du eta “foni” (‎φωνή) hitzak berriz, soinua esan nahi du. Soinuen arteko armonia da beraz sinfonia. Ederra da hitzaren jatorria, ederra baita ere gaur egun grekoak egiten duen hitzaren erabilera. Orkesta eta musikaren munduaz haragoa, sinfonia, akordio bat da; tratu bat egitea, sinfonia bat egitea da. Aditza ere badago: ados nagoela esateko, sinfonó (Συμφωνώ). Ados nago edo trinkoan dasinfonat.

Orkestak hartu du tonua, afinatu dituzte tresnak eta kontzertua hastera doa. Trantsizio une hori, niretzat dela sentitzen dut.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: