Arduraldi osoko etxekoandrearen eta etxeko lanaren eraikuntza

Silvia Federici, Arduraldi osoko etxekoandrearen eta etxeko lanaren eraikuntza XIX eta XX mendeetako ingalaterran, Soldataren patriarkatua liburuan (Katakrak 2017)

” Eimages.duckduckgo.comrreformistek bazuten beste kezka handi bat: langile-klaseko emakumeak familiarekiko eta erreprodukzioarekiko garatzen ari ziren axolagabetasun agerikoa…Horiek horrela, langile-klase ingeleseko emakumeek -eta bereziki fabriketako «neskek»- «ez zeukaten inolako interesik hurrengo langile-belaunaldia produzitzeko»…

Adibide gisa, hona hemen Haurren Enplegu Batzorde batek 1867an idatzitako kexua, beste guztien bide berari jarraitzen diona:

Goizeko zortzietan hasi eta arratseko bostak arte lanean jardun ostean, (emakume ezkonduak) nekatuta eta gogaituta iristen dira etxera, bizitokia goxatzeko inolako ahaleginik egiteko gogorik gabe; hortaz senarrak, lanetik itzultzean, dena desoroso aurkitzen du, etxea zikin, bazkaria prestatu gabe, haurrak ernegarri eta mokoka, emaztea narras eta haserre … eta etxea hain desatsegina begitantzen zaio, ezen, ez ez gutxitan, tabernako bidea hartu eta, azkenean, alkoholiko bihurtzen den…

Ez da harritzekoa. beraz, 1840ko urteetatik aurrerako txosten guzti-guztietan esatea murriztu egin behar zirela emakumeen -batez ere ezkonduen- fabrikako lanorduak, hartara emakumeak etxeko lanak egiteko gai izan zitezen; horrez gain, txostenetan aholkatzen zen enplegatzaileek ez zitzatela kontratatu umedun zeuden emakumeak. Langile-klasearen barruan etxekoandrearen papera sortzeko eta, horrekin batera, garai batean erdiko klaseak baino ez zeukan etxe-edo familia eredua langile-klasera zabaltzeko benetako arrazoia langile-eredu berri baten beharra zen:langile osasuntsuagoa, mardulagoa, produktiboaga eta, batez ere, diziplinatuagoa eta «etxekotuagoa» …

Emakumeen eta umeen lanaldiak murrizten zituzten legeak onartzeaz gain, beste erreforma batzuk ere egin zituzten, bultzatu zutenak langile-klaseko familiaren sorkuntza eta trukean soldatarik jaso gabe etxeko lanak egiten dituen emakumaren rolaren eraikuntza.”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: