Efemerideak eta efimeroa: sikeran, egun batez

Halako egunez…. gaurko egunez, duela hainbat urte gertatutakoak, egunera ekartzen dizkigute efemerideek. Nabarmena denez, efimero hitzarekin estu lotuta dago. Efimeroa, pasakorra da, ez du irauten. Iragankorra da eta iraungi egiten da.

Bere sustrai grekoek, “eguna”rekin lotzen digute. Ἐφήμερα. Egunaren gainean dagoena, egun bat irauten duena. (epi “gainean, eta ἡμέρα – eguna).

Egunkaria izendatzeko erabiltzen dute gaur egun grekoek “efemerida” hitza. Egunero argitaratzen dena, eta egunaren baitan iraungitzen dena. XXI. mendean egun bat irautea asko da egunkari batentzat. Paperean jasotakoa, etengabe eguneratzen delako komunikabide digital edota sare sozialetan… Tira, akaso egunkarietako “efemerideen” sailak, iraungo du sikeran, egun batez.  Halako egunez, duela hainbat urte.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

Up ↑

%d bloggers like this: