Belaunaldi berriko merkataritza itunak

Argia, 2017/09/24 Duela gutxi arte arrotz ziren guretzat TTIP, CETA eta gisa bereko merkataritza itunak. Belaunaldi berriko merkataritza akordioak dira, eta elite pribatuen interesak indartzea helburu izanik, boteretsuenen alde egiteko tresnak. Bestela esanda, jabekuntza–desjabekuntza prozesuak areagotzen dituzten makineria dira: nazioarteko enpresak geroz eta eskubide gehiagoren jabe izan daitezen, pertsonak, jendartea, gizarte antolatua, emakumeak, etorkinak, langileak,... Continue Reading →

Sozialki errentagarri ez den trena

Argia, 2017ko uztailak 16 Ordubete pasa, denbora asko ala gutxi ote da? Bilbotik Donostiarako autobusak tardatzen duen denbora da hori. Ordubete pasa lanera iristeko, ordubete pasa kontzertu batera joateko, ordubete pasa laguna edo senidea ikustera joateko, ordubete pasa bilera batera garaiz –edo berandu– heltzeko. Autobusean eserita noala, lehengo batean AHTren inguruko Udako Ikastaroan entzundakoaz hausnartzeko... Continue Reading →

Gero eta estuago

Galde  18. zkia, 2017ko uztaila Sistema kapitalistak mugarik ez balu bezala funtzionatzen du, mugarik ez duen fikziozko ekonomiaeta kontsumo-hazkundean oinarrituta. Hegemonikoa den sistema ekonomiko honek, “mugagabeko” hazkunde hori bideragarri egiteko, bide asko maneiatzen ditu. Hau da, kapital-metaketa amaigabe hori soilik da posible ama lurra esplotatuz, langile-klasea zapalduz, zenbatezina den ordaindu gabeko lanaren jabe eginez, etab.... Continue Reading →

Gini indizearen zuloa

Argia, (2017/06/11) Errenta banaketaren ezberdintasunak neurtzeko orduan, Gini indizea da ezagunetako bat. Ehun urte beteak dituen koefiziente honek herrialde jakin batean errenta banaketa nolakoa den esaten digu 0 eta 1 bitarteko balioak hartuaz. Berdintasun osoko herrialde batean 0 balioa hartuko luke eta beste muturrean, desberdintasun osoko herrialde batean, 1 balioa. Errealitatean noski, koefizientea tarteko balioen... Continue Reading →

Letra larriz

Argia (2017/05/07) Letra larriz idatzita datorrenean oso diziplina serioa da Ekonomia. Gogoan dut oraindik zelakoa izan zen lehen gerturatzea zientzia honetara. Institutu garaian arbelean irudikatu ziguten grafiko hura, Ekonomian murgiltzeko lehen gezur handia izan zen. Erdigunean kokatuta zeuden merkatu eta enpresak, ekonomiaren eta beraz, munduaren jaun eta jabe ziren. Enpresak aberastasunaren sortzaile ziren bitartean “familiek”... Continue Reading →

Eskola praktikoa: erresidentziak borrokan!

Alegiazko ariketa bat proposatu diot nire buruari. Alegia, bihar Ekonomia Fakultatean eskola eman beharko banu graduko talde batean, nola planteatuko niekeen Ekonomia Feministaren gaia. Eta otutzen zait, sindikatuko bulegotik idazten ari naizen honetan, kaletik eramandako kasu praktiko batekin helduko niokeela. Une honetan abian dagoen Bizkaiko Erresidentzia sektoreko emakumeen grebarekin hasiko ginateke. Borroka sindikalista eta feminista... Continue Reading →

Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta…

Galde 9. zkia 2015ko martxoa Atlantikoaren bi aldeetako erraldoiak, AEB eta EBko elite korporatiboak, gure eta datozen belaunaldien etorkizuna zeharo baldintzatuko duen akordioa zehazten ari dira isilpean. Azken hiru hamarkadatan gailendu den pentsamendu neoliberalak oraindik eman ez diena, austeritate politikei esker oraindik bereganatu ez dutena, horixe da beraien harrapakina: artean liberalizatu ez dena, pribatizatu ez... Continue Reading →

“The Precariat: the new dangerous class” from Guy Standing.

Guy Standing ekonomialari britanikoaren azken liburua dugu "The Precariat: the new dangerous class". Gaztelaniazko itzulpenari izenburua aldatu diote, "El precariado. Una nueva clase social". Ñabardura garrantzitsua da, izan ere, Prekariatua, klase sozial berri hori klase arriskutsua dela jakiteak badu bere pisua. Guy Standing-ek berak azaltzen digu bideoan. Euskarazko trankripzioa, hementxe: "Bizitzen ari garen eraldaketa globalari... Continue Reading →

TTIP: Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko merkataritzako eta inbertsiorako hitzarmenaz

Manu Robles-Arangiz institutua, Dokumentuak bilduman.  Dokumentu osoa   Sigla potoloa da TTIP: Transatlantic Trade and Investment Partnership. Euskaraz ere, mingaina trabatzeko modukoa: Atlantiko-arteko Merkataritza eta Inbertsio Hitzarmena. Gainera, ulertezina dirudien hau entenditzen hasita, izu sentsazioa gailentzen da. Erraz eta hiru urratsetan aurkeztearren, esango genuke bi eskualderen artean (1) negoziatzen ari den (2) merkataritza hitzarmena (3) dugula. Bi eskualdeak ez dira hutsaren hurrengoa, Atlantikoaren... Continue Reading →

Blog at WordPress.com.

Up ↑