Kukua

Argia, 2017/12/03 Kukuak maiatz aldera jotzen duenean, poltsikoan gordetako txanponen arabera urte osorako zoria neurtzen duenik badago. Kukuaren kantarekin batera heldu ohi zaigu ogasuneko errenta kanpaina eta horren neurria egiten dugu beste askok balorazioa: iaz baino gehiago edo gutxiago itzuliko diguten, ordaintzea egokituko ote zaigun... Tamalez, sinple bezain sinplista dira bai kukua eta baita zergen... Continue Reading →

Subirano…zer?

Argia, 2017/10/29 Asteotan subiranotasunaz ari gara han-hemenka, berau aldarrikatuz eta defendatuz batzuk, ukatu eta zokoratuz beste batzuk. Subiranotasun kontzeptua mitoa dela esan ohi du Immanuel Wallerstein soziologoak. Termino hori erabiltzeak mundu-sistema honetan ondorio desberdinak ditu, erabiltzen dugun unearen arabera, ez baita berdin Donald Trumpek edo Carles Puigdemontek erabiltzen dutenean. Terminoak berez ez du ezer esan... Continue Reading →

Sozialki errentagarri ez den trena

Argia, 2017ko uztailak 16 Ordubete pasa, denbora asko ala gutxi ote da? Bilbotik Donostiarako autobusak tardatzen duen denbora da hori. Ordubete pasa lanera iristeko, ordubete pasa kontzertu batera joateko, ordubete pasa laguna edo senidea ikustera joateko, ordubete pasa bilera batera garaiz –edo berandu– heltzeko. Autobusean eserita noala, lehengo batean AHTren inguruko Udako Ikastaroan entzundakoaz hausnartzeko... Continue Reading →

Gero eta estuago

Galde  18. zkia, 2017ko uztaila Sistema kapitalistak mugarik ez balu bezala funtzionatzen du, mugarik ez duen fikziozko ekonomiaeta kontsumo-hazkundean oinarrituta. Hegemonikoa den sistema ekonomiko honek, “mugagabeko” hazkunde hori bideragarri egiteko, bide asko maneiatzen ditu. Hau da, kapital-metaketa amaigabe hori soilik da posible ama lurra esplotatuz, langile-klasea zapalduz, zenbatezina den ordaindu gabeko lanaren jabe eginez, etab.... Continue Reading →

IAT-ITV GIPUZKOA Azterketa pasatzen ez duen lan erreforma

Izan eta esan bilduma, Manu Robles-Arangiz institutua. Deskargatu hemen Hernaniko ELAko egoitzan bildu ginen asteazken goiz batez. Egun hartako gure asmoa xumea zen: Irun eta Urnietako Ibilgailuen Azterketa Teknikoko (IAT) zentroetan borrokan ibili diren langileen testigantza jasotzea. Batzordeko buru den Ketxusekin aurretik hitz eginda geunden, eta gure poztasunerako, hara non agertu ziren gainontzeko beste ordezkari... Continue Reading →

Bilboko Arte Ederren museoa: grebaren artea

Manu Robles-Arangiz institutua, " Izan eta esan" bilduman. Deskargatu hemen 2016ko ekainaren 7an, Bilboko Arte Ederretako Museoak Hiperrealismoa izeneko erakusketari ateak ireki behar zizkion egunean bertan, langileek antolatutako greba mugagabeak museoaren ateak itxiarazi zituen. Museoan lan egiten duten arren, ez dira zuzenean museoaren langileak, ManpowerGroup Solutions enpresa multinazionalarentzat baizik. Beste behin ere, azpikontratatzen eta ondorioz,... Continue Reading →

TTIP: Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko merkataritzako eta inbertsiorako hitzarmenaz

Manu Robles-Arangiz institutua, Dokumentuak bilduman.  Dokumentu osoa   Sigla potoloa da TTIP: Transatlantic Trade and Investment Partnership. Euskaraz ere, mingaina trabatzeko modukoa: Atlantiko-arteko Merkataritza eta Inbertsio Hitzarmena. Gainera, ulertezina dirudien hau entenditzen hasita, izu sentsazioa gailentzen da. Erraz eta hiru urratsetan aurkeztearren, esango genuke bi eskualderen artean (1) negoziatzen ari den (2) merkataritza hitzarmena (3) dugula. Bi eskualdeak ez dira hutsaren hurrengoa, Atlantikoaren... Continue Reading →

Blog at WordPress.com.

Up ↑