Kukua

Argia, 2017/12/03 Kukuak maiatz aldera jotzen duenean, poltsikoan gordetako txanponen arabera urte osorako zoria neurtzen duenik badago. Kukuaren kantarekin batera heldu ohi zaigu ogasuneko errenta kanpaina eta horren neurria egiten dugu beste askok balorazioa: iaz baino gehiago edo gutxiago itzuliko diguten, ordaintzea egokituko ote zaigun... Tamalez, sinple bezain sinplista dira bai kukua eta baita zergen... Continue Reading →

Subirano…zer?

Argia, 2017/10/29 Asteotan subiranotasunaz ari gara han-hemenka, berau aldarrikatuz eta defendatuz batzuk, ukatu eta zokoratuz beste batzuk. Subiranotasun kontzeptua mitoa dela esan ohi du Immanuel Wallerstein soziologoak. Termino hori erabiltzeak mundu-sistema honetan ondorio desberdinak ditu, erabiltzen dugun unearen arabera, ez baita berdin Donald Trumpek edo Carles Puigdemontek erabiltzen dutenean. Terminoak berez ez du ezer esan... Continue Reading →

Belaunaldi berriko merkataritza itunak

Argia, 2017/09/24 Duela gutxi arte arrotz ziren guretzat TTIP, CETA eta gisa bereko merkataritza itunak. Belaunaldi berriko merkataritza akordioak dira, eta elite pribatuen interesak indartzea helburu izanik, boteretsuenen alde egiteko tresnak. Bestela esanda, jabekuntza–desjabekuntza prozesuak areagotzen dituzten makineria dira: nazioarteko enpresak geroz eta eskubide gehiagoren jabe izan daitezen, pertsonak, jendartea, gizarte antolatua, emakumeak, etorkinak, langileak,... Continue Reading →

Sozialki errentagarri ez den trena

Argia, 2017ko uztailak 16 Ordubete pasa, denbora asko ala gutxi ote da? Bilbotik Donostiarako autobusak tardatzen duen denbora da hori. Ordubete pasa lanera iristeko, ordubete pasa kontzertu batera joateko, ordubete pasa laguna edo senidea ikustera joateko, ordubete pasa bilera batera garaiz –edo berandu– heltzeko. Autobusean eserita noala, lehengo batean AHTren inguruko Udako Ikastaroan entzundakoaz hausnartzeko... Continue Reading →

Gini indizearen zuloa

Argia, (2017/06/11) Errenta banaketaren ezberdintasunak neurtzeko orduan, Gini indizea da ezagunetako bat. Ehun urte beteak dituen koefiziente honek herrialde jakin batean errenta banaketa nolakoa den esaten digu 0 eta 1 bitarteko balioak hartuaz. Berdintasun osoko herrialde batean 0 balioa hartuko luke eta beste muturrean, desberdintasun osoko herrialde batean, 1 balioa. Errealitatean noski, koefizientea tarteko balioen... Continue Reading →

Letra larriz

Argia (2017/05/07) Letra larriz idatzita datorrenean oso diziplina serioa da Ekonomia. Gogoan dut oraindik zelakoa izan zen lehen gerturatzea zientzia honetara. Institutu garaian arbelean irudikatu ziguten grafiko hura, Ekonomian murgiltzeko lehen gezur handia izan zen. Erdigunean kokatuta zeuden merkatu eta enpresak, ekonomiaren eta beraz, munduaren jaun eta jabe ziren. Enpresak aberastasunaren sortzaile ziren bitartean “familiek”... Continue Reading →

Blog at WordPress.com.

Up ↑