Arriskutsua zara, bazenekien?

Berria, 2015/04/26 Zuk axola duzu eta zuri ere axola zaizu. Soldatapeko lanik duzun ala ez, axola du. Soldatapeko lan hori zeinen prekarioa den, axola du. Zure lana ordaindua den, ala ostera, ordaindu gabeko lana ote den, musu-truk egindakoa. Zure lana gizarteak zelan baloratzen duen edota, erabat ikusezina ote den. Zu hor zaude, existitzen zara, eta... Continue Reading →

Kapitalismoa bere erroetara itzuli da.

Berria 2014/12/21 Thomas Pikettyren Kapitala XXI. mendean liburuak desberdintasunen areagotzearen gaia mahai gainean jarri digu azken urtean. Era berean, desberdintasunen hazkundea egiaztatzera datozen bizpahiru txosten ere argitaratu dira azken hilabeteotan. Horien artean ditugu Eusko Jaurlaritzako Pobreziaren eta Gizarte-Desberdintasunen inkesta (PGDI), FOESSA fundazioak Espainiar estatuan egin duen gizarte bazterkeriaren inguruko txostena eta nazioarte mailan, OCDE Ekonomia... Continue Reading →

Hozkailuetako ekonomia (2013ko Irailaren 8an Berrian argitaratua)

Uda honetan ozta-ozta hirurehun biztanle dituen irla bat ezagutu dut. Zera pentsatu dut: portutxoan eseri besterik ez dago irlako merkataritza balantzaren estimazio bat egin ahal izateko. Nazio kontabilitatean aditua izan gabe, nahikoa da egunean zehar portuan sartu eta irteten diren barkuek dakartena aztertzea. Eskala txiki horretan, irlako ekonomiatik kanpo zer erosten den, bertan zer ekoizten... Continue Reading →

Lurrikara indar harremanetan (2014ko Ekainaren 6an, Berrian argitaratua)

2012ko lan erreforma eraso bortitza izan da; urteetan eta nekez lortutako garaipenen kontrako eraso bortitza. Oldar gogorra, baita ere, erreforma horrek ekarri duen ultraaktibitatearen galera. XX. mendeko azken hamarkadetatik gaur arte, aberastasunaren banaketak kapitalaren alde egin duela ikusi dugu. Hau da, kapital-errentek pastelaren —aberastasunaren, ekoizpenaren, BPGaren— geroz eta zati handiagoa eramaten duten bitartean, geroz eta... Continue Reading →

Shockari, schock? (2014ko Apirilaren 27an Berrian argitaratua)

Aris Chatistefanou kazetari greziarrak apirilaren 10ean estreinatu zuen bere azken dokumentala: Fascism Inc. Aurreko bi lanekin batera, Debtocrazy eta Catastroika, trilogia zinez bikaina osatu du. Dokumentala kaleratzeko zegoen premia azaltzeko, maiatzean udal mailan eta Europan izango diren bozak ekartzen dizkigu gogora. Kazetariak erne egon gaitezen esaten digu, Grezian gertatzen dena Europa osoari dagokiolako. Honezkero egiaztatu... Continue Reading →

Eraldaketa Handia (2014ko Martxoaren 23an Berrian argitaratua)

Gauzarik ederrenak esanda daude eta poemarik ederrenak idatzita. Politika ekonomikoaren inguruan idatzi diren harribitxiak, ez daude poesiatik hain urruti. Izan ere, aztertu nahi dena azaltzeko eraikitzen den eredua biribila denean, poesia bilakatzen da. XX.mendearen lehen erdia amaitu baino lehen idatzi zuen Karl Polanyik "The Great Transformation" maisulana. Eraldatze Handia, alegia. Gizarte Kapitalista prozesu historiko multifazetiko... Continue Reading →

Itsasontzi baten… (2014ko Otsailaren 9an Berrian argitaratua)

Itsasontzi baten... David Kynaston historialari britainiarrak gerrostean “Austerity Britain” idatzi zuenean, langile klaseaz ari ginenean zertaz ari ginen jakitea errazagoa zen. Bere ustetan, hiru ogibide nagusitan jarduten zuen langile klaseak: meategietan, autogintza sektorean, eta azkenik, ontzigintzan. 1950 urteetan definitzen samurrago zena, zailago da gaur egun. Izan ere, auto-lantegiak hustu eta deslokalizatu diren heinean, meategiak itxi... Continue Reading →

SEKRETUPEAN (2014ko Urtarrilaren 5an BERRIAN argitaratua)

Urte baten amaiera eta beste baten hasierarekin batera, lehengoaren balantzeak eta hurrengorako iragarpenak egin ohi dira. Nola itxi dugu urte zaharra? Zer dakarkigu berriak? 2013 urtearen azkenetan, Ameriketako Estatu Batuek (AEB) eta Europar Batasunak (EB) haien arteko Merkataritza Librerako Hitzarmena (MLH) adosteko 90ko hamarkadetan irekitako prozesua berrabiarazi zuten. Urtea, baina, akordiorik gabe itxi da. Bitartean... Continue Reading →

EFEMERIDEAK ( 2013ko azaroaren 24ean Berrian argitaratua)

Efemerideak Azken aste honetako efemerideen artean, Haurren Nazioarteko Eguna izan dugu, azaroaren 20an. 1959An Nazio Batuen erakundeak (NBE), halako egunez, Haurren Eskubideen Aldarrikapena onartu izana ospatzen da. Paper hutsean geratzen den beste ezinbesteko eskubide-bilduma bat, susmatzen dut. Duela aste gutxi, NBEren baitako beste bi erakundek, Nekazal-Lanaren Oharra eman dute aditzera. Txosten honetan, Elikadura eta Nekazaritza... Continue Reading →

Blog at WordPress.com.

Up ↑