Zerga-matraka (Berrian argitaratua, 2013ko urriaren 20ean).

  Hamarkadaz hamarkada aplikatu diren neoliberalismo errezetek, desberdintasun sozialen areagotzea ekarri digute beste kalte askoren artean. Munduko herrialde guztietan, errenta osoen gainean lan errentei dagokien portzentajeak behera egin du nabarmen, kapital-errenten mesederako. 70. hamarkadan jo zuen gorena errenta osoen gainean lan errenten parte-hartzeak mendebaldeko ekonomietan; EEBBtan, Europako Batasunean, Alemanian, Frantzian eta Espainian, BPGaren %70 balioak... Continue Reading →

BAROMETROA (2013KO Ekainaren 30ean Berrian argitaratua)

Langile-klaseak pairatzen duen madarikazioaren inguruan saiakera oso interesgarria idatzi du Owen Jones britainiar gazteak. Erresuma Batuan langile-klasea irain eta  mespretxuen jomuga bihurtu da. Azken hamarkadetan deliberatuki hartu diren neurri ekonomiko eta politikoen emaitza dugu hau, beti ere neoliberaslimoaren bozeramaile diren  komunikabideen elkarlanari esker lortu dena. Klase arteko borroka  agortu ez dela diosku Jonesek.  Aitzitik, aberatsenak... Continue Reading →

AUSTERITATEAREN DOGMA (Berria-n argitaratua, 2013-05-26)

Europako Caritasek argitaratu berri duen txosten batek, beste behin ere, baieztatu egiten digu honezkero bagenekiena. «Europan nagusitu diren doikuntza-politikek ez dute arrakastarik esparru ekonomikoan; ez dute funtzionatzen. Gizarte esparruan,berriz, kohesioa eta Europako Batasunaren beraren zilegitasuna kolokan jarri dituzte zorroztasun neurriek». Adierazpen irmo horri ñabardura bat erantsi nahiko nioke: ez da guztiz egia doikuntza-politikek porrot egin... Continue Reading →

EPE LUZERA … DENAK HILDA (Berrian argitaratua, 2013-04-21)

Hilabete honetan bertan azken mendeko bi ikono joan zaizkigu. Thatcher anderea, Burdinazko Dama, eta Jose Luis Sampedro idazle, ekonomialari eta humanista ospetsua. Korronte neoliberalaren pertsonifikazioa bata, ekonomia estrukturalistaren ikurra bestea. Zalantzarik gabe, zientzia ekonomikoen esparruan pareko gutxi duten figura bi. Egun ezagutzen dugun diziplinen arteko bereizketa, aski berria da. Izan ere, 1850 urtea baino lehen,... Continue Reading →

BIDEGURUTZEAN. Berria egunkarian argitaratua, 2013ko Martxoaren 17an.

Aste honetan bertan aurkeztu da Eusko Legebiltzarrean 2013ko aurrekontuen lege proiektua eta berau osatzen duten ia atal guztiak gastu murriztea proposatzen da. Alabaina, Enplegu eta Gizarte Politiken Sailean, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) bere horretan mantentzea erabaki da. Eusko Jaurlaritzak 2012ko urte bukaeran argitaratu zuen Pobrezia eta Gizarte Desberdintasunaren gaineko Inkestak, agerian utzi du DBE eta... Continue Reading →

IPARRARI BEGIRA. 2013-02-10an Berrian argitaratua.

Lurraldetasunaren eta ekonomia eredu jasangarriagoaren defentsan urrats handiak ematen ari dira Iparraldean. Horietako bat dugu Euskal Herriko Laborantza Ganbera, Ipar Euskal Herriko nekazari eta abeltzainak batzen dituen organoa, alegia. Duela zortzi urte sortua, elikadura burujabetasunaren barnean kokatzen den herri laborantza bultzatzen du, eta egun sektore horretan diharduten laborarien herenak biltzen ditu. Laborariei bere lanetik bizitzeko... Continue Reading →

Orakuloa-(h)ordago

Fakultateko lehen urtean ikasi genuen balantzeak egiten. Aktiboa alde batean, pasiboa bestean, ratio sorta bat kalkulatu eta enpresa jakin baten egoera ekonomiko-finantzarioaren diagnosia egiten. Egunotan, urte zaharra agurtu eta berria abiatzearekin batera, joandako urtearen balantzeak eta datorrenaren aurrikuspenak ikus-entzun ditzakegu nonahi. Tasa batek gora egin duela, behera besteak;  hurrengo hilabeteetan langabezia zenbatean haziko den, aurrekontuak... Continue Reading →

Apaiçak obeto!

Apaiçak obeto! Halaxe erantzuten zieten Ternua eta Labradorko amerindiarrek, Zelan? galderari Euskal Herritik hurbildutako baleazaleei entzunda. Gaur egun, kaleko eguneroko hizketaldietan gehien entzuten den erantzuna, «badakizu, krisia...» edo tankerakoa izan ohi da. Elkarrizketa arruntenetan, solasaldi arin edota sakonetan, kaleko topaketa laburetan, errotik sartu zaigu hitz madarikatu hau: krisia. Eskuartean, Caritasek berriki kaleratutako txosten bat dudala,... Continue Reading →

Itomena

Hilabetea bukatzear dago, eta gaur jaso dut hile honetako oinarrizko errenta. 862 euro, ez da 900ra iristen. Hau lasaitua! Zenbateko horrek etxebizitzarako laguntza osagarria ere barne hartzen du.   Dena den, alokairua ordaindutakoan erdiarekin geratuko naiz. 400 euro, arnas dezaket oraindik. Irratia piztu dut: Euskadi pobrezia zero plataformak atera duen txosteneko datuak entzuten ari naiz. Erkidegoko... Continue Reading →

Blog at WordPress.com.

Up ↑