PIntxoa

Zein da Euskal Herritik kanpo euskaldunei buruz duten irudia? Ezaguna da euskaldunok daukagu jatun ospea. Nola ez! Euskal Herrian osssso ondo jaten da! Pintxoen erritualak arrakasta berezia izaten du bisitarien artean. Tabernetako barrak pintxoz gainezka, kolore guztietakoak. Nahi beste jan ostean tabernariarekin kontuak egin (guri imitatuz, zotzak behera bota eta gero),eta hurrengora! Euskal herritik kanpo,... Continue Reading →

Artisaua

(UK aldizkarian argitaratua) “Artisaua” da Sennett soziologoaren azken liburuaren izenburua. Bertan, artisautzaren gaineko erreflexio sakona egiten du, artisautzaren erraietaraino barneratuz. Zer da artisautza? Lan bat ondo egitearen artea da, hitz gutxitan.Errepaso historiko honetan, Stradivarius biolingile famatuaren lantegiraino garamatza. Maisu honen “sekretuek” ez dute biziraun. Ikerketa asko egin diren arren, bere biolinak imita ezinak dira Trebetasunak... Continue Reading →

IKEA

Azken zutabean, plastiko poltsez, ontziki eta edukiontziez aritu nintzen. Carrefour supermerkatu sarea ere aipatu nuen. Oraingoan, gai horretatik larregi urrundu gabe, altzariez hitz egin nahi dut, eta, horren harira, Ikea multinazionalaz. Erosi, erabili eta bota. (edo zenbait kasutan, erosi-eta-bota). Lipovetsky filosofo frantsesak “Kleenex gizartea” izena ematen dio fenomeno horri. Ikeari esker, altzarien mundura ere hedatu... Continue Reading →

Plastikoa

Plastikoa (UK aldizkarian argitaratua) 1609ko abuztuan egin zuen Galileok lehen teleskopioa, duela 400 urte. Egun horretantxe, zaborretara plastikozko poltsa bat bota izan balu, orain, teleskopioaren urteurrenarekin batera, poltsaren heriotza ospatuko genuke. Izan ere, 400 urte behar dute plastikozko poltsa arruntek degradatzeko. Iraila hastearekin batera, plastikozko poltsen erabilera gutxitzeko neurriak hartzen ari dira. Guztietan sonatuena, Carrefour... Continue Reading →

Aireportuan

British Airways, Erresuma Batuko hegazkin konpainiarik handiena dugu, bigarrena Europan. 70eko hamarkadan sortu zen beste bi konpainiaren bategitearen ondoren. Izaera publikoa izan zuen, 1987ean pribatizatu zen arte. Hala ere, asko dira mantentzen dituen pribilegioak eta Londreseko Heathrow aireportuan jaun ta jabe izaten jarraitzen du. Aireportu honetan, milaka pantaila daude hegaldien informazioarekin. Parisera doan hegazkina irteteko,... Continue Reading →

Fubola

(UK aldizkarian argitaratua) Batzutan, bizirauteko bada ere (goizetan kaferako egiten dugun deskantsuan, adibidez) futboltasunaz kutsatzen naiz. Urtean zehar oso partidu gutxi ikusten ditut, nagoen momentuan, edo nagoen lekuan “historikoak” direnak. Iaz Athleticen Kopako finala gogoratzen dut, Algortan, eta horren aurre/post festa giroa. Duela gutxi, Barçaren ligako garaipena Canaletas-en. Hunkigarria zen bertan zegoen jende nahastea. Bartzelonan... Continue Reading →

Gripea

(UK aldizkarian argitaratua, 2009) Izenburu honek salatu egiten nau: dagoeneko berandu da gripeaz hitz egiteko! Zenbait astez gripearen kontu honekin bonbardatu gaituzte, baina aste gutxitan ahaztu egin behar dugula ematen du. Hori bai, itzelezko izua sartu diguten ostean. Ez dakigu arriskua erreala ala mediatikoa izan den, baina gobernu eta erakunde ezberdinek neurri jakinak hartu dituzte.... Continue Reading →

Irlak

(UK aldizkarian argitaratua, 2009) UK-tik UKra, United Kingdom-etik, Uribe kostara. Irla batetik idazten dut beraz. Pentsa genezake irla bat zer den definitzea erreza dela. Stop! Australia, adibidez, zenbait sailkapenetan irletatik kanpo geratzen da. Beste batzuk aldiz, kontinenteak ere irla kontsideratzen dituzte. Joan den astean, 5 urteko neska bat ezagutu nuen, hemen, Newcastle-en. Bere altxorretako bat... Continue Reading →

Sinbiosia

(UK aldizkarian argitaratua) Bada bikote molde berri bat. Bankuetan jarrita edo eskutik helduta ikusten ditugu egunero. Konbinazio ezberdinak posible dira, baina eredua errepikatu egiten da: laurogei bat urteko gizona eta berroei urteko emakume kolonbiarra. Sinbiosia osatzen dute, batak bestearen beharra dauka bizirauteko Azken hamarkadetan, migrazio eredu berria garatzen ari da gure gizartean, eta horretan, protagonista... Continue Reading →

Blog at WordPress.com.

Up ↑