Kukua

Argia, 2017/12/03 Kukuak maiatz aldera jotzen duenean, poltsikoan gordetako txanponen arabera urte osorako zoria neurtzen duenik badago. Kukuaren kantarekin batera heldu ohi zaigu ogasuneko errenta kanpaina eta horren neurria egiten dugu beste askok balorazioa: iaz baino gehiago edo gutxiago itzuliko diguten, ordaintzea egokituko ote zaigun... Tamalez, sinple bezain sinplista dira bai kukua eta baita zergen... Continue Reading →

Euskalgrek

Hitzekin eta hizkuntzekin jolastea gustoko dut oso eta (inondik inora hizkuntza klasikoetan eta hizkuntzalaritzan aditua izan gabe) euskal-grek izeneko atal hau bitxikeria bilduma izango da. Greko klasikoak gure hizkuntzari, euskarari, lagatako ondarea sekulakoa da. Gure ohiko hizketaldietan erabiltzen ditugun hainbat eta hainbat hitzek, aurrizkik, atzizkik, greko klasikoan dute jatorria. Bitxia dena zera da: greko modernoak... Continue Reading →

Kosmos

Kosmos hitza, greko klasikotik datorkigu, κόσμος (kósmos), eta ordena esan nahi du. Unibertsoa esateko erabiltzen dugu euskaraz,  espazio zabal eta infinituari erreferentzia egiteko. Greko modernoan baina, bi zentzu hartzen ditu gaur egun hitzak. Zentzu zabal batean, kosmos, “lurra planeta” edo “gure mundua, gure gizartea” litzateke.  Maila lurtarragoan berriz, “jendea” da.  Gure unibertsoa deitzeko beste hitz... Continue Reading →

Bapatean, amoma.

Etxeko atarian Mari auzokidearekin topo egiten dudanero, nire aurrean sentitzen zaitut. Bere txorierriko bizkaitar euskara entzutean dudanero, zu agertzen zatzaizkit, goxo, maitakor. Bilbon Plazara noanean bertan lan egiten zenuela presente dut beti baina baserritarren postura porru bila noanean, berriro ere, bizi bizi zu agertzen zara, beste behin. Etxeko sukaldean ere gutxien espero dudanean somatzen zaitut,... Continue Reading →

Subirano…zer?

Argia, 2017/10/29 Asteotan subiranotasunaz ari gara han-hemenka, berau aldarrikatuz eta defendatuz batzuk, ukatu eta zokoratuz beste batzuk. Subiranotasun kontzeptua mitoa dela esan ohi du Immanuel Wallerstein soziologoak. Termino hori erabiltzeak mundu-sistema honetan ondorio desberdinak ditu, erabiltzen dugun unearen arabera, ez baita berdin Donald Trumpek edo Carles Puigdemontek erabiltzen dutenean. Terminoak berez ez du ezer esan... Continue Reading →

Belaunaldi berriko merkataritza itunak

Argia, 2017/09/24 Duela gutxi arte arrotz ziren guretzat TTIP, CETA eta gisa bereko merkataritza itunak. Belaunaldi berriko merkataritza akordioak dira, eta elite pribatuen interesak indartzea helburu izanik, boteretsuenen alde egiteko tresnak. Bestela esanda, jabekuntza–desjabekuntza prozesuak areagotzen dituzten makineria dira: nazioarteko enpresak geroz eta eskubide gehiagoren jabe izan daitezen, pertsonak, jendartea, gizarte antolatua, emakumeak, etorkinak, langileak,... Continue Reading →

Sozialki errentagarri ez den trena

Argia, 2017ko uztailak 16 Ordubete pasa, denbora asko ala gutxi ote da? Bilbotik Donostiarako autobusak tardatzen duen denbora da hori. Ordubete pasa lanera iristeko, ordubete pasa kontzertu batera joateko, ordubete pasa laguna edo senidea ikustera joateko, ordubete pasa bilera batera garaiz –edo berandu– heltzeko. Autobusean eserita noala, lehengo batean AHTren inguruko Udako Ikastaroan entzundakoaz hausnartzeko... Continue Reading →

Gero eta estuago

Galde  18. zkia, 2017ko uztaila Sistema kapitalistak mugarik ez balu bezala funtzionatzen du, mugarik ez duen fikziozko ekonomiaeta kontsumo-hazkundean oinarrituta. Hegemonikoa den sistema ekonomiko honek, “mugagabeko” hazkunde hori bideragarri egiteko, bide asko maneiatzen ditu. Hau da, kapital-metaketa amaigabe hori soilik da posible ama lurra esplotatuz, langile-klasea zapalduz, zenbatezina den ordaindu gabeko lanaren jabe eginez, etab.... Continue Reading →

Gini indizearen zuloa

Argia, (2017/06/11) Errenta banaketaren ezberdintasunak neurtzeko orduan, Gini indizea da ezagunetako bat. Ehun urte beteak dituen koefiziente honek herrialde jakin batean errenta banaketa nolakoa den esaten digu 0 eta 1 bitarteko balioak hartuaz. Berdintasun osoko herrialde batean 0 balioa hartuko luke eta beste muturrean, desberdintasun osoko herrialde batean, 1 balioa. Errealitatean noski, koefizientea tarteko balioen... Continue Reading →

Blog at WordPress.com.

Up ↑