Gini indizearen zuloa

Argia, (2017/06/11) Errenta banaketaren ezberdintasunak neurtzeko orduan, Gini indizea da ezagunetako bat. Ehun urte beteak dituen koefiziente honek herrialde jakin batean errenta banaketa nolakoa den esaten digu 0 eta 1 bitarteko balioak hartuaz. Berdintasun osoko herrialde batean 0 balioa hartuko luke eta beste muturrean, desberdintasun osoko herrialde batean, 1 balioa. Errealitatean noski, koefizientea tarteko balioen... Continue Reading →

Letra larriz

Argia (2017/05/07) Letra larriz idatzita datorrenean oso diziplina serioa da Ekonomia. Gogoan dut oraindik zelakoa izan zen lehen gerturatzea zientzia honetara. Institutu garaian arbelean irudikatu ziguten grafiko hura, Ekonomian murgiltzeko lehen gezur handia izan zen. Erdigunean kokatuta zeuden merkatu eta enpresak, ekonomiaren eta beraz, munduaren jaun eta jabe ziren. Enpresak aberastasunaren sortzaile ziren bitartean “familiek”... Continue Reading →

IAT-ITV GIPUZKOA Azterketa pasatzen ez duen lan erreforma

Izan eta esan bilduma, Manu Robles-Arangiz institutua. Deskargatu hemen Hernaniko ELAko egoitzan bildu ginen asteazken goiz batez. Egun hartako gure asmoa xumea zen: Irun eta Urnietako Ibilgailuen Azterketa Teknikoko (IAT) zentroetan borrokan ibili diren langileen testigantza jasotzea. Batzordeko buru den Ketxusekin aurretik hitz eginda geunden, eta gure poztasunerako, hara non agertu ziren gainontzeko beste ordezkari... Continue Reading →

Bilboko Arte Ederren museoa: grebaren artea

Manu Robles-Arangiz institutua, " Izan eta esan" bilduman. Deskargatu hemen 2016ko ekainaren 7an, Bilboko Arte Ederretako Museoak Hiperrealismoa izeneko erakusketari ateak ireki behar zizkion egunean bertan, langileek antolatutako greba mugagabeak museoaren ateak itxiarazi zituen. Museoan lan egiten duten arren, ez dira zuzenean museoaren langileak, ManpowerGroup Solutions enpresa multinazionalarentzat baizik. Beste behin ere, azpikontratatzen eta ondorioz,... Continue Reading →

Eskola praktikoa: erresidentziak borrokan!

Alegiazko ariketa bat proposatu diot nire buruari. Alegia, bihar Ekonomia Fakultatean eskola eman beharko banu graduko talde batean, nola planteatuko niekeen Ekonomia Feministaren gaia. Eta otutzen zait, sindikatuko bulegotik idazten ari naizen honetan, kaletik eramandako kasu praktiko batekin helduko niokeela. Une honetan abian dagoen Bizkaiko Erresidentzia sektoreko emakumeen grebarekin hasiko ginateke. Borroka sindikalista eta feminista... Continue Reading →

Tanto hirukoitza!

  Egongelako mahaian zain daukat gaur liburutegian maileguan hartu dudan liburua. Eskuartean daukadana amaitutakoan hasiko naiz irakurtzen. Goizean, liburuzainak liburua luzatu didan unea berezia izan da oso. Izan ere, momentu horretantxe egin dute bat liburuaren eta nire ibilbideek. Azalaren atzekaldean, zigilatuta darama berak bere ibilbidearen arrastoa. Historiala. Kuriosoa izaten da erregistro horri erreparatzea. Liburu batzuk... Continue Reading →

El origen político del diablo… Arthur Miller eta sorgin ehiza

Las Brujas de Salem, Arthur Millerren antzerki-lanaren (1952) pasarte honek irakurtzea pena merezi du. Salem-go sorgin-ehizaz baliatzen da berak bere larrutan sufritu zuen Macarthismoa salatzeko. Hitzak gaur egun ere oso esanguratsuak dira. Good night, and Good Luck. "Las dificultades que encontramos para aceptar el origen político —llamémoslo así, a falta de otra palabra mejor— del... Continue Reading →

This is not a film (Jafar Panahi,Iran)

  Under house arrest and banned from making films during 20 years, the iranian film-maker Jafar Panahi talks and shares his thoughts about what really film making is. Beyond a film, it's rather an essay and of course, political activism.

Blog at WordPress.com.

Up ↑